Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Itzulia, 20. etapa

Champoussinek ezustekoan eraman du etapa, Miguel Angel Lopezek lasterketa era polemikoan utzi duen egunean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kolonbiarra hirugarren joan da sailkapen nagusian eta bizikletatik jaistea erabaki du faboritoen ihesaldian sartu ez eta podiuma galduko zuela ikusita. Orain Jack Haig da hirugarren, Roglicen eta Masen atzetik.

1:40
Champoussin, 20. etaparen irabazlea

Clement Champoussin frantziarrak (Ag2r Citroên) irabazi du Espainiako Itzuliko 20. etapa, 202,2 kilometrokoa, Sanxenxo eta Mos artean. Primoz Roglic liderrak segundo gutxi batzuetan handitu du sailkapen nagusian aurkariekin duen aldea.

23 urteko frantziarra eguneko ihesaldi handian sartu da eta faboritoek izandako zalantzak aprobetxatu ditu azken kilometroan erasoa jo eta helmugara Roglicek baino 6 segundo lehenago sartzeko. Enric Mas zortzi segundora iritsi da da, Adam Yatesekin batera.

Sailkapen nagusian, eta Miguel Angel Lopez kolonbiarra lasterketa modu polemikoan utzi ostean, Jack Haig da orain hirugarren postuan, Roglicen eta Masen atzetik. Esloveniarrak 2:38ko aldea du Movistar taldekoarekin eta 4:48koa australiarrarekin.

Azken erlojupekoa, Santiagon

Igandean 21. etapa jokatuko dute, 76. edizio honetako azkena, erlojupeko eran. 33,8 kilometro egingo dituzte Padron eta Santigo de Compostela artean.

20. ETAPAREN SAILKAPENA

1 - CHAMPOUSSIN Clément AG2R Citroën Team 5:21:50

2 - ROGLIC Primož Team Jumbo-Visma +0:06

3 - YATES Adam INEOS Grenadiers +0:08

4 - MAS Enric Movistar Team +0:08

5 - HAIG Jack Bahrain - Victorious +0:12

6 - HAMILTON Chris Team DSM +0:16

7 - BIZKARRA Mikel Euskaltel - Euskadi +0:23

8 - GIBBONS Ryan UAE-Team Emirates +0:26

9 - MÄDER Gino Bahrain - Victorious +0:26

10 - DE TIER Floris Alpecin-Fenix +0:50

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - ROGLIC Primož Team Jumbo-Visma 83:11:27

2 - MAS Enric Movistar Team +2:38

3 - HAIG Jack Bahrain - Victorious +4:48

4 - YATES Adam INEOS Grenadiers +5:48

5 - MÄDER Gino Bahrain - Victorious +8:14

6 - BERNAL Egan INEOS Grenadiers +11:38

7 - KUSS Sepp Team Jumbo-Visma +13:42

8 - MARTIN Guillaume Cofidis, Solutions Crédits +16:11

9 - DE LA CRUZ David UAE-Team Emirates +16:19

10 - GROßSCHARTNER Felix BORA - hansgrohe +20:30