Itxi

Txirrindularitza

Flandria 2021

Filippo Ganna, erlojupeko munduko txapelduna

EITB MEDIA

Podiuma Wout van Aertek eta Remco Evenepoelek osatu dute, bigarren eta hirugarren hurrenez hurren.

  • Podiuma: Wout van Aert, Filippo Ganna eta Remco Evenepoel. Argazkia: EFE

    Podiuma: Wout van Aert, Filippo Ganna eta Remco Evenepoel. Argazkia: EFE

Filipoo Gannak irabazi du erlojupeko Munduko Txapelketa Belgikan. Italiarraren atzetik, Wout van Aert eta Remco Evenepoel bigarren eta eta hirugarren sailkatu dira podiuma osatuz.

Italiarrak flandriarren jaia zapuztu du van Aert eta Evenpoelen aurretik sailkatuz. Gannak 5 segundoko aldearekin garaitu du bigarren sailkatua, 47 minutu eta 47 segundoko denbora lortuz.

Hala ere, flandriarrek zilarra eta brontzea irabazi dute. Izan ere, Wout van Aert eta Remco Evenepoel bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Evenepoel gaztearen kasuan, Trentoko Europako Txapelketan lortutako marka errepikatu du.

Sailkapena

1 - GANNA Filippo (Italia) 47:47

2 - VAN AERT Wout (Belgika) + 6"

3 - EVENEPOEL Remco (Belgika) + 44"

4 - ASGREEN Kasper (Danimarka) + 44"

5 - KUNG Stefan (Suitza) + 1' 07"

6 - MARTIN Tony (Alemania) + 1' 18"

7 - BISSEGGER Stefan (Suitza) + 1' 26"

8 - HAYTER Ethan (Britainia Handia) + 1' 27"

9 - AFFINI Edoardo (Italia) + 1' 49"

10 - POGACAR Tadej (Eslovenia) + 1' 53"