Itxi

2021/09/24

10:45

Txirrindularitza

Astana utziko du

Jon Izagirre Cofidisen arituko da

EITB MEDIA

Ormaiztegiko txirrindulariak urtebeteko kontratua sinatu du Frantziako taldearekin.

  • Jon Izagirre. Argazkia: EFE

    Jon Izagirre. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Frantziako taldeak berak konfirmatu duenez, Jon Izagirre Cofidis taldearekin arituko da hurrengo denboraldian. Ormaiztegiko txirrindulariak urtebeteko kontratua sinatu du Frantziako taldearekin. Momentuz, Gorka Izagirreren inguruan ez da mugimendurik egon eta, beraz, Astana taldeaerekin jarraituko du.

Izagirrek, beraz, Astana taldea utziko du eta bere ibilbide profesionaleko seigarren taldean arituko da. Izan ere, 32 urteko txirrindularia Orbean, Euskaltel-Euskadin, Movistarren, Bahrein-Meridan eta Astanan aritutakoa da.

Kazakhstango taldearekin, hainbat lorpen izan ditu: Valentziako Erkidegoaren Itzulia (2019), Paris-Nizako etapa bat (2019), Euskal Herriko Itzulia (2019), Espainiako Itzuliko etapa bat (2020), Erlojupeko Espainiako txapelketa (2021) eta azken Euskal Herriko Itzulian ere etapa bakarra (2021).

Horrenbestez, Jon Izagirre etapa berri bati ekingo dio. Momentuz, Gorka Izagirreren inguruan ez bait da mugimendurik egon eta, beraz, Astana taldearekin jarraituko du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;