Itxi

Txirrindularitza

Flandria 2021

Alaphilippek erakustaldia eman du Errepideko Munduko Txapelketan

EITB MEDIA

Frantziako txirrindulariak hiru eraso indartsu egin ditu lasterketan zehar. 15 kilometroren faltan egindakoak hankaz gora jarri du faboritoen tropeletxoa eta bakar-bakarrik helmugaratu da Alaphilippe.

2:00
Dylan van Baarle, Julian Alaphilippe eta Michael Valgren. Argazkia: EFE

Julian Alaphilippek erakustaldia eman du Errepideko Munduko Txapelketan eta munduko txapelduna da bigarrenez jarraian, lasterketan zehar hiru eraso egin ostean. Horien artean, 15 kilometroren faltan egindakoak hankaz gora jarri du faboritoen tropeltxoa eta bakar-bakarrik helmugaratu da frantziarra. Dylan van Baarle herbeheretarra eta Michael Valgren danimarkarra bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren.

Frantziako txirrindulariak bere nagusitasuna erakutsi du Flandriako Munduko Txapelketan hasieratik. Nahiz eta belgikarrak, Van Aert eta Evenepoel, faboritoak izan, Alaphilippen erasoak dominik gabe utzi ditu belgikarrak.

Txapeldunaren atzetik, lau txirrindulariz osatutako taldetxo bat helmugaratu da: Dylan van Baarle, Michael Valgren, Jasper Stuyven eta Neilson Powless. Horien artean, herbeheretarra eta danimarkarra izan dira azkarrenak, bigarren eta hirugarren postuan sailkatuta.

Faboritoen artean, Mathieu Van der Poel zortzigarren sailkatu da, eta Wout van Aert belgikarra hamaikagarren.

Euskaldunen artean, zorterik ez. Izan ere, Alex Aranburu faboritoak erorikoa izan du eta lasterketa utzi behar izan du.

Horrenbestez, Julian Alaphilippe frantziarra munduko txapelduna da bigarrenez jarraian. Atzetik, Dylan van Baarlek eta Michael Valgrenek osatu dute dominen podiuma.

Errepideko Munduko Txapelketaren sailkapena

 1 - ALAPHILIPPE Julian (Frantzia) 5:56:3

 2 - VAN BAARLE Dylan (Herbehereak) + 32"

 3 - VALGREN Michael (Danimarka) + 32"

 4 - STUYVEN Jasper (Belgika) + 32"

 5 - POWLESS Neilson (AEB) + 32"

 6 - PIDCOCK Thomas (Britainia Handia) + 49"

 7 - STYBAR Zdenek (Txekiar Errepublika) + 1'06"

 8 - VAN DER POEL Mathieu (Herbehereak) + 1'18"

 9 - SENECHAL Florian (Frantzia ) + 1'18"

10 - COLBRELLI Sonny (Italia) + 1'18"