Itxi

Txirrindularitza

Larunbatean

Mikel Landa Bahraineko liderra izango da Il Lombardia lasterketan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ibilbidean sei igoera dituzte, 4.400 metroko desnibelarekin, amaieran dagoen Bergamoko mendixkarakoa barne.

  • Mikel Landa, 2021eko Italiako Giroan

    Mikel Landa, 2021eko Italiako Giroan. Argazkia: Efe.

Mikel Landa Bahrain Victorius taldeko burua izango da Il Lombardia urteko azken monumentuan. Lasterketa larunbatean jokatuko da, Como eta Bergamo artean, 239 kilometroko ibilbidearekin.  

31 urteko arabarra Kroaziako Itzulia lehiatzetik dator, eta "hosto hilen klasikoan" Dylan Theuns, Santiago Buitrago, Matej Mohoric, Domen Novak, Hermann Pernsteiner eta Stevie Williams izango ditu taldekide.

Ibilbidean sei igoera dituzte, 4.400 metroko desnibelarekin, amaieran dagoen Bergamoko mendixkarakoa barne, hiriguneko tarte lauaren aurretik.

Roglic, Pogacar eta Alaphilippe

Parte-hartzaileen artean izen handi ugari daude; Primoz Roglic esaterako, Emiliako Giroa irabazi berri eta sasoi betean dagoela erakutsita. Esloveniarrarekin batera Tadej Pogacar Tourreko irabazlea eta Julian Alaphilippe munduko txapelduna izango dira.

Horiekin batera, Remco Eveneponel belgikarra ere izango da, Bernocchi Kopan erakustaldia eman du duela gutxi. Joao Almeida portugaldarra, Adam Yates britainiarra, Bauke Molema herbeheretarra, Michael Woods kanadiarra eta Alejandro Valverde espainiarra ere inteeran izango dira.