Txirrindularitza
2021 denboraldia
Pogacar, Alaphilippe eta Roglic, Urrezko Bizikleta jasotzeko hautagai nagusiak
EITB Media
1992. urtetik egin duen bezala Velo Magazine kirol-aldizkariak denboraldiko txirrindulari onena izendatzen du.
-
Tadej Pogacar. Argazkia: EFE
Tadej Pogacar eta Primoz Roglic, Frantziako Tourreko eta Espainiako Itzuliko aurtengo irabazleak eta Julian Alaphlippe, birritan munduko txapelduna izandakoa, 2021eko Urrezko Bizikleta lortzeko hautagai nagusienak dira.
Zerrendan Italiako Giroa irabazi zuen Egan Bernal eta Richar Carapaz, urrea Japoniako Olinpiar Jokoetan, daude ere; nabarmentzekoa da ez dagoela ez euskal ez espainiar ziklistarik hautagaien artean.
1992. urtetik egin duen bezala Velo Magazine kirol-aldizkariak emango du saria. 12 ziklista daude eta irabazle bakarra.
Urrezko Bizikleta lortzeko hautagaiak
Julian Alaphilippe (Deceuninck-Quick Step)
Kasper Asgreen (Deceuninck-Quick Step)
Egan Bernal (Ineos)
Richard Carapaz (Ineos)
Mark Cavendish (Deceuninck-Quick Step)
Sonny Colbrelli (Bahréin Victorioso)
Harrie Lavreysen (pistako ziklista)
Tadej Pogacar (UAE Emirates)
Primoz Roglic (Jumbo-Visma)
Wout Van Aert ( Jumbo-Visma)
Mathieu van der Poel (Alpecin-Fenix)