Txirrindularitza
Hirugarren etapa
Boasson Hagenek garaipen ederra eskuratu du
Erredakzioa
Sky taldeko txirrindulariak Andre Greipel (Lotto-Belisol) eta Peter Sagan (Liquigas) gainditu ditu Tirreno-Adriatiko probako hirugarren etapan.
-
Boasson Hagen. Argazkia: EFE
Edvald Boasson Hagen (Sky) izan da azkarrena Tirreno-Adriatiko probako hirugarren etapan (Indicatore-Terni, 178 kilometro). Gainera, Matthew Gossek (GreenEdge) liderraren elastikoa mantentzea lortu du.
Norbegiako esprinterrak Andre Greipel alemaniarra (Lotto-Belisol) eta Peter Sagan eslobakiarra (Liquigas) gainditu ditu helmugan.
Sailkapen orokorrean Matthew Gossek 3 segundoko aldea mantentzen du Stuart O´Grady taldekidearekiko. Laugarren etapa, edizio honetako etapa luzeena izango da 252 kilometrorekin (Amelia-Chieti).
3. etapa:
1. Edvald Boasson Hagen (Sky) 4:45:31
2. Andre Greipel (Lotto-Belisol) d.b.
3. Peter Sagan (Liquigas-Cannondale) d.b.
4. Tyler Farrar (Garmin-Barracuda) d.b.
5. Manuel Belletti (Colnago) d.b.
6. Matthew Goss (GreenEDGE) d.b.
Sailkapen orokorra:
1. Matthew Goss (GreenEDGE)
2. Stuart O'Grady (GreenEDGE) + 3
3. Cameron Meyer (GreenEDGE) d.b.
4. Sebastian Langelveld (GreenEDGE) d.b.
5. Tyler Farrar (Garmin-Barracuda) + 13
6. Edvald Boasson Hagen (Sky) d.b.