Txirrindularitza
Tirreno-Adriatiko proba
Peter Saganentzat garaipena eta Chris Hornerrentzat lidergoa
Erredakzioa
Liquigas taldeko txirrindulariak garaipen aparta lortu du Roman Kreuziger eta Vincenzo Nibali gaindituta. Chris Horner da Italiako probako lider berria.
-
Peter Sagan. Argazkia: EFE
Eslovakiako Peter Sagan txapeldunak irabazi du Tirreno Adriatikoko laugaren etapa. Chietiko azken aldapan azkarrena izan da Liguigas taldeko txirrindularia eta gainera, Chris Horner (RadioSchack) estatubatuarrak lidergoa kendu dio Matthew Gossi (GreenEdge).
Saganek Roman Kreuziger (Astana) eta Vincenzo Nibali(Liquigas) gainditu ditu helmugan. Laugarren Danilo Di Luca heldu da denbora berdinean eta bosgarren Chris Horner, probako lider berria.
Zazpi segundoko aldea du sailkapen orokorrean Hornerrek, Roman Kreuziger da bigarren sailkatua eta hirugarren Cameron Meyer australiarra da 13 segundora.
4. etapa:
1. Sagan
2. Kreuziger
3. Nibali
4. Di Luca
5. Horner
6. Hoogerland
Sailkapen orokorra:
1º Horner
2º Kreuziger + 7"
3º Meyer + 13"
4º Peter Sagan + 21
5º Di luca + 22"
6º F. Cancellara