Txirrindularitza
Martxoak 17, larunbata
Milan-San Remo klasikoa eskainiko dute ETBk kateak eta eitb.com-ek
Erredakzioa
Matthew Goss (GreenEdge) australiarrak 2011an lortutako garaipena errepikatu nahi du.
-
Milan-San Remoren profila
Txirrindulari asko dira faborito Milan-San Remo klasikoa irabazteko.
Oscar Freirek 2004, 2007 eta 2010ean erdietsi zuen garaipena, 2008an Fabian Cancellara (Radioshack) eta faborito diren beste bi txirrindulari Liquigaseko Peter Sagan eta Vincenzo Nibali italiarra dira. Ezin dugu ahaztu 2009an garaipena eskuratu zuen Mark Cavendish (Sky), beraz, lehia handia izango da Milan-San Remon garaipena eskuratzeko.
Euskaltel Euskadi taldeak honako txirrindulariak eraman ditu: Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Ruben Perez, Amets Txurruka, Juanjo Oroz, Ivan Velasco, Mikel Landa eta Jon Izagirre. Movistar, bestalde, honako hauek: Fran Ventoso, Giovanni Visconti, Jose Herrada, Pablo Lastras, Rui Costa, Andrey Amador, Marzio Bruseghin eta Angel Madrazo.
Azken irabazleak:
2011. Matthew Goss (AUS)
2010. Oscar Freire (ESP)
2009. Mark Cavendish (GBR)
2008. Fabian Cancellara (SUI)
2007. Oscar Freire (ESP)
2006. Filippo Pozzato (ITA)
2005. Alessandro Petacchi (ITA)
2004. Oscar Freire (ESP)