Itxi

Txirrindularitza

Denboraldiko helburuak

Pogacarrek 2022ko Itzulian parte hartuko du

EITB Media

Tadej Pogacar datorren urteko Itzulian egongo da. Esloveniarraren helburu nagusia Frantziako Tourra irabaztea izango da. Paris Roubaix klasikoan egotea baztertu du.

  • Tadej Pogacar

    Tadej Pogacar, 2021eko Tourreko 17. etapan lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Tadej Pogacarrek (UAE Emirates) 2022ko Itzulian parte hartuko du. Frantziako Tourra birritan irabazi duen esloveniarra Euskal Herriko errepideetan ibiliko da apirilaren 4tik 9ra artean.

Pogacarren helburu nagusia Tourra hirugarrenez irabaztea izango da. Paris Roubaix lasterketan egotea baztertu du, besteak beste.

2021eko Esloveniako kirolari onena izan da, eta saria jaso ostean iragarri du 2022an zein lasterketetan arituko den. Pogacarrek parte hartuko du Milan-San Remo (martxoak 19), Flandriako Tourra (apirilak 3), Lieja-Bastogne-Lieja (apirilak 24) eta Lombardia (urriak 8) lasterketetan. Komendako txirrindulariak Strade Biabche (martxoak 5) eta Brabanzonako Gezia (apirilak 13) probetan egotea ere aurreikusita du. Etapetako lasterketei dagokienez, Itzulian parte hartuko du apirilaren 4tik 9ra artean, eta helburu nagusia duen Tourrean egongo da uztailaren 1tik 24ra artean. Baztertu egin du Paris Roubaix (apirlak 17) klasikoa korritzea.