Itxi

Txirrindularitza

Kataluniako Volta

Simonek irabazi du esprintean, eta Albasinik lidergoan jarraitzen du

Erredakzioa

Rigoberto Uran (Sky) eta Sylvester Szmyd (Liquigas) gainditu ditu Manresako helmugan Saur Sojasun taldeko txirrindulari frantziarrak.

  • Julien Simon Saur-Sojasun taldeko txirrindulari frantziarra. Argazkia: EFE

    Julien Simon Saur-Sojasun taldeko txirrindulari frantziarra. Argazkia: EFE

Julien Simon Saur-Sojasun taldeko txirrindulari frantziarrak Kataluniako Voltako bosgarren etapa irabazi du. Ibilbideak Asco eta Manresa lotu ditu. Bien bitartean, Michael Albasini (Greenedge) suitzarrak lidergoan jarraitzen du eta garaipena gertu du dagoeneko.

Helmugarako 23 kilometro falta zirenean Montserrat mendatea igaro dute txirrindulariek eta horrek talde txiki bat utzi du lasterketa buruan. Talde txiki horrek esprintean jokatu du garaipena eta azkarrena Simon izan da. Rigoberto Uran (Sky) kolonbiarra eta Silvestre Szmyd (Liquigas) poloniarra gainditu ditu helmugan.

Sant Fruitos del Bages-Badalona eta Badalona-Bartzelona Voltako azken bi etapek alde handiak ateratzeko aukera gutxi uzten dituzte. Ondorioz, Albasinik garaipena lortzeko aukera ezin hobea du, izan ere, minutu bat eta 32 segundoko abantaila du.

Bosgarren etapa:

1. Julien Simon (Saur Sojasun) 4:58:27
2. Rigoberto Uran (Sky) d.b.
3. Sylvester Szmyd (Liquigas) d.b.
4. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) d.b.
5. Dario Cataldo (Omega Pharma-Quick Step) d.b.
6. Jurgen Van den Broeck (Lotto-Belisol) d.b..
7. Michael Albasini (GreenEDGE) d.b.
8. Denis Menchov (Katusha) d.b.
9. Daniel Martin (Garmin-Barracuda) d.b.
10. Robert Kiserlovski (Astana) d.b.
11. Steven Kruijswijk (Rabobank) d.b.
12. Nicolas Edet (Cofidis) d.b.
13. Brice Feillu (Saur-Sojasun) d.b.
14. Tom Danielson (Garmin-Barracuda) d.b.
15. Damiano Cunego (Lampre-ISD) d.b.

Sailkapen orokorra:

1. Michael Albasini (GreenEDGE) 17:23:51
2. Jurgen Van den Broeck (Lotto-Belisol) 1:32 segundora
3. Daniel Martin (Garmin-Barracuda) d.b.
4. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) d.b.
5. Rigoberto Uran (Sky) d.b.