Txirrindularitza
La Panneko Hiru Egunak
Peter Saganek etapa eta lidertza eskuratu ditu
Erredakzioa
Peter Sagan eslovakiarra da La Panneko Hiru Egunetako liderra, lehen etapa esprintean irabazita.
Liquigaseko txirrindularia Middelkerke eta Oudenaarde batzen dituen 201 kilometroetan bizkorrena izan da eta helmugara Jacopo Guarnieri eta Fabio Sabatiniren aurretik heldu da, 4h.33.41ko denbora eginda.
Peter Sagan indartsu aritu da bizikletaren gainean eta argi erakutsi du prestakuntza fisiko paregabean helduko dela sei egun barru hasiko den Flandeseko Tourrera.
Bigarren etapa Zottegem eta Koksijderen artekoa izango da (216.1 km). Sagan lidertza defendatzera irtengo da, bere atzetik 4 segundura Guarnieri eta 6 segundura Sabatini izango ditu.
1. etapa: Middelkerke-Oudenaarde, (201,6 km)
.1. Peter Sagan (ITA/Liquigas) 4h:33:41
.2. Jacopo Guarnieri (ITA/Astana) d. b.
.3. Fabio Sabatini (ITA/Liquigas) d. b.
.4. Alexander Kristoff (NOR/Katusha) d. b.
.5. Elia Favilli (ITA/Farnese) d. b.
.6. Marcel Sieberg (ALE/Lotto) d. b.
.7. Baptiste Planckaert (BEL/Landbouwkrediet d. b.
.8. Tom Van Asbroeck (BEL/Topsport) d. b.
.9. Yauheni Hutarovich (BLR/Francaise) d. b.
10. Sébastien Turgot (FRA/Europcar) d. b.
Sailkapen nagusia
.1. Peter Sagan (ITA/Liquigas) 4h.33.41
.2. Jacopo Guarnieri (ITA/Astana) 4 segundura
.3. Fabio Sabatini (ITA/Liquigas) 6ra
.4. Maciej Bodnar (POL/Liquigas) 7ra
.5. Alexander Kristoff (NOR/Katusha) 10ra