Itxi

Txirrindularitza

Gonbidapena jaso du

Kern Pharma taldeak Lieja-Bastogne-Lieja klasikoan parte hartuko du

EITB Media

UCI ProTeam mailako talde nafarrak Belgikako klasikoan parte hartzeko gonbidapena jaso du.

  • Kern Pharma

    Kern Pharma taldeko txirrindulari batzuen artxiboko irudia. Argazkia: @EqKernPharma

Kern Pharma taldeak Lieja-Bastogne-Lieja klasikoan parte hartuko du apirilaren 24an, Belgikako lasterketako antolatzaileen gonbidapena jaso ostean. Nafarroako taldea UCI ProTeam mailakoa da; hau da, UCIren bigarren mailakoa. 

Taldean poztasuna da nagusi lasterketa honetan egoteko gonbidapena jaso ostean. "Pozik gaude Lieja-Bastogne-Lieja klasikoan parte hartuko dugulako. Lehen aldiz lehiatuko gara lasterketa honetan! Ohore bat da hainbeste historia duen lasterketan parte hartu ahal izatea", adierazi du Kern Pharmak sare sozialetan. 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena