Itxi

Txirrindularitza

Esprinta

Viscontik Valverderi aurrea hartu eta Udaberriko Klasika irabazi du

Erredakzioa

Igor Anton (Euskaltel Euskadi) hirugarren helmugaratu da. Movistarreko txirrindulari italiarrak taldekideari eta Antoni aurrea hartu die esprintean.

  • Giovanni Visconti (Movistar) Italiako txirrindularia. Argazkia: EFE

    Giovanni Visconti (Movistar) Italiako txirrindularia. Argazkia: EFE

Zornotzako Udaberriko 58. Klasika irabazi du gaur Giovanni Visconti (Movistar) Italiako txirrindulariak, Alejandro Valverde taldekideari eta Igor Antoni (Euskaltel Euskadi) esprintean aurrea hartu eta gero.

Movistar eta Euskaltel taldeen arteko borroka espero zen lasterketan, eta hala gertatu da. Jose Luis Jaimerenaren taldeak garaipena lortu du. Gainera, David Lopez eta Angel Madrazo laugarren eta bosgarren sailkatu ditu Movistarrek.

Sailkapena:

.1. Giovanni Visconti (ITA/Movistar Team) 4.10:43
.2. Alejandro Valverde (ESP/Movistar Team) d.b.
.3. Igor Anton (ESP/Euskaltel-Euskadi) d.b.
.4. David Lopez (ESP/Movistar Team) 0:04 segundora

.5. Angel Madrazo (ESP/Movistar Team) 0:10
.6. Guillaume Levarlet (FRA/Saur Sojasun) 0:10
.7. Fabrice Jeandesboz (FRA/Saur Sojasun) 0:21
.8. Brice Feillu (FRA/Saur Sojasun) 0:22
.9. Maxime Mederel (FRA/Saur Sojasun) 0:38
10. Sergey Shilov (RUS/Lokosphinx) 0:39.