Itxi

Txirrindularitza

10. edizioa

Vingegaard, jaun eta jabe Drome Klasikoan

EITB Media

Jumbo Vismakoa Ayuso baino indartsuago izan da azken kilometroetan eta bakarrik helmugaratu da Etoile-sur-Rhoneko helmugan.

  • Jonas Vingegaard. Argazkia: Jumbo Visma

    Jonas Vingegaard. Argazkia: Jumbo Visma

Jonas Vingegaard (Jumbo Visma) txirrindulariak irabazi du Drome Klasikoaren 10. edizioa.

Etoile-sur-Rhonen hasi eta amaitu egin da eta tropelak 191 kilometro burutu egin ditu guztira, batez beste, 41,4 kilometro orduko.

Danimarkakoak Juan Ayuso (UAE Emirates) espainiarrarekin oso bataila polita izan du etapako azken kilometroetan; biak helmugarako 38 kilometroren faltan eratutako ihesaldian izan dira eta azken mila metroetara elkarrekin izan dira.

Jumbo Vismakoak eraso bortitza jo eta Ayusok ezin izan du bere gurpila jarraitu eta azkenean laugarren heldu da.

Vingegaarden atzetik Guillaume Martin (Cofidis) eta Benoit Cosnefroy (AG2R Citroen Team) heldu dira.

SAILKAPENA

1- VINGEGAARD Jonas (Jumbo-Visma) 4:37:05

2- MARTIN Guillaume (Cofidis) 0:03

3- COSNEFROY Benoit (AG2R Citroen Team) 0:03

4- AYUSO Juan (UAE Team Emirates) 0:21

5- ALAPHILIPPE Julian (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 0:29

6- VUILLERMOZ Alexis (TotalEnergies) 0:34

7- GIRMAY HAILU Biniam (Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux) 0:36

8- OLDANI Stefano (Alpecin-Fenix) 0:36

9- BARGUIL Warren (Team Arkéa Samsic) 0:36

10- BURGAUDEAU Mathieu (TotalEnergies) 0:38

...

28- ROGLIC Primoz (Jumbo-Visma) 0:53