Itxi

Txirrindularitza

TIRRENO - ADRIATIKOA

Merlierren garaipena bigarren etapan eta Gannak lider jarraitzen du

EITB MEDIA

Belgikarrak esprintean irabazi du Tirreno - Adriatikoako bigarren etapa, Kooij eta Groves mendean hartuta. Filippo Gannak lidergoari eutsi dio.

  • Tirreno - Adriátikoako bigarren etaparen azken metroak

    Tirreno - Adriátikoako bigarren etaparen azken metroak. Argazkia: EFE

Tim Merlierrek (Alpecin Fenix) Tirreno - Adriatikoko bigarren etapa irabazi du, esprintean indartsuena izanda. 57. edizio honetako etapa luzeenak 219 kilometroko ibilbidea izan du, Camaiore eta Sovicille artean. Filippo Gannak (Ineos) liderraren maillot urdinarekin jarraitzen du.

Txirrindulari belgikarrak 5 ordu eta 25 minutu behar izan ditu helmugara heltzeko. Olav Kooij (Jumbo Visma) herbeheretarra bigarren izan da, eta Kaden Groves (BikeExchange) australiarra hirugarren.

Solerren ihesaldiak berpiztu du egun luzea, baina ez du eraginik izan sailkapen nagusiko lehen postuetan. Filippo Ganna lidergoari eutsi dio; Remco Evenepoel belgikarrari 11 segundo ateratzen dizkio eta 17 Tadej Pogacar esloveniarrari.

Asteazken honetan hirugarren etapa jokatuko da Murlo eta Terni artean. Txirrindulariek 170 kilometroko ibilbide gorabeheratsuari aurre egin behark diote eta azken 15 kilometroak lauak izango dira.

BIGARREN ETAPAREN SAILKAPENA:

1- MERLIER Tim (Alpecin-Fenix) 5:25:23

2 - KOOIJ Olav (Jumbo-Visma) d.b.

3 - GROVES Kaden (Team BikeExchange – Jayco) d.b.

4 - SAGAN Peter (TotalEnergies) d.b.

5 - CONSONNI Simone (Cofidis) d.b.

6 - BAUHAUS Phil (Bahrain – Victorious) d.b.

7 -  BALLERINI Davide (Quick-Step Alpha Viny Team) d.b.

8 - NIZZOLO Giacomo (Israel - Premier Tech) d.b.

9 -  GUARNIERI Jacopo (Groupama - FDJ ) d.b.

10 - VENDRAME Andrea (AG2R Citroën Team) d.b.

 

SAILKAPEN OROKORRA:

1- GANNA Filippo (INEOS Grenadiers) 5:40:40

2- EVENEPOEL Remco (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 0:11

3- POGACAR Tadej (UAE Team Emirates) 0:17

4- ASGREEN Kasper (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 0:24

5- DOWSETT Alex (Israel - Premier Tech) 0:25

6- ARENSMAN Thymen (Team DSM) 0:28

7- LUDVIGSSON Tobias (Groupama - FDJ) 0:32

8- VAN EMDEN Jos (Jumbo-Visma) 0:33

9- SOBRERO Matteo (Team BikeExchange – Jayco) 0:39

10- CRADDOCK Lawson (Team BikeExchange – Jayco) d.b.