Itxi

Txirrindularitza

Zigorra

Ricardo Riccori 12 urteko zigorra ezarri dio dopinagatik

Erredakzioa

Italiako txirrindulariari 5.000 euroko isuna jarri diote eta 15.000 euro ordaindu beharko ditu epaiketako gastuengatik. Ricco ez da 2011ko otsailaz geroztik lehiatzen.

  • Ricardo Ricco txirrindulari italiarra. Argazkia: EFE

    Ricardo Ricco txirrindulari italiarra. Argazkia: EFE

Ricardo Ricco txirrindulari italiarrari 12 urteko zigorra ezarri diote bere bigarren dopin auziagatik. Italiako Batzorde Olinpikoak urrian proposatutako zigorra berretsi du gaur dopinaren aurkako epaitegiak. Era berean, Italiako txirrindulariari 5.000 euroko isuna jarri diote eta 15.000 euro ordaindu beharko ditu epaiketako gastuengatik.

Modenako etxetik gertu, gaizki aurkitu eta Ricco ospitalera eraman behar izan zuten 2011ko otsailean, ordutik ez da lehiatu. Odol-transfusioa egin zuela aitortu zion medikuari txirrindulariak. Bere odola etxeko hozkailuan gordetzen zuen.

Holandako Vacansoleil-DCM taldeak Ricco kaleratu zuen gertakariaren ostean. Meridiana-Kamen hirugarren mailako taldeak fitxatu eta lasterketetara itzultzeko prestatzen ari zen, baina Batzorde Olinpikoak lehiatik at utzi zuen "kirolariaren osasuna arriskuan" zegoela argudiatuta.

2008ko Frantziako Tourrean bi etapa irabazi eta Riccori 20 hilabeteko zigorra ezarri zioten, positibo eman zuelako dopin substantzia batengatik.