Itxi

Txirrindularitza

Apirilaren 24tik 29ra

Cadel Evansek titulua defendatuko du Romandiako Itzulia

Erredakzioa

Euskaltel-Euskadik Igor Antonen baja izango du. eitb.com-ek eta ETBk-k zuzenean eskainiko dute lasterketa arratsaldero, 16:15etik aurrera.

Apirilaren 24tik 29ra korrituko da aurtengo Romandiako Itzulia eta lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da egunero eitb.com-en eta ETBk-n, 16:15etik aurrera. Guztira bost etapa izango dira, baina asteartean atariko-etapa jokatuko da.

Euskaltel-Euskadik Igor Antonen baja izango du. Galdakaoko txirrindulariak lepauztaia hautsi zuen igandean Liege-Bastogne-Liegen. Ricardo Garcia arituko da bere ordez. Taldea Egoi Martinez, Romain Sicard, Jorge Azanza, Gorka Verdugo, Mikel Astarloza, Alan Perez eta Mikel Landa txirrindulariek osatzen dute.

Cadel Evansen partte-hartzea da azpimarratzekoa. Amstel proba utzi behar izan zuen australiarrak eta ez du Liejan eta Flecha Valonan korritu. Sinusitisak jota egon da, baina Romandiako Tourrean titulua defendatuko du.
Bradley Wiggins (Sky), Denis Menchov (Katusha), Damiano Cunego (Lampre), Roman Kreuziger (Astana) txirrindulariek ere proba korrituko dute.

Atarikoa, apirilaren 24an, Lausana-Lausana, 3,34 km (erlojupekoa)

1. etapa, apirilaren 25ean, Morges-La Chaux-de-Fonds, 184,5 km

2. etapa, apirilaren 26an, Montbeliard-Moutier, 149,1 km

3. etapa, apirilaren 27an, La Neuveville-Charmey, 157,6 km

4. etapa, apirilaren 28an, Bulle-Sion, 184 km

5. etapa, apirilaren 29an, Crans Montana-Crans Montana, 16,5 km (erlojupekoa)

Apirilaren 24tik 29ra korrituko da aurtengo Romandiako Itzulia eta lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da egunero eitb.com-en eta ETBk-n, 16:15etik aurrera. Guztira bost etapa izango dira, baina asteartean atariko-etapa jokatuko da.Euskaltel-Euskadik Igor Antonen baja izango du. Galdakaoko txirrindulariak lepauztaia hautsi zuen igandean Liege-Bastogne-Liegen. Ricardo Garcia arituko da bere ordez. Taldea Egoi Martinez, Romain Sicard, Jorge Azanza, Gorka Verdugo, Mikel Astarloza, Alan Perez eta Mikel Landa txirrindulariek osatzen dute.Cadel Evansen partte-hartzea da azpimarratzekoa. Amstel proba utzi behar izan zuen australiarrak eta ez du Liejan eta Flecha Valonan korritu. Sinusitisak jota egon da, baina Romandiako Tourrean titulua defendatuko du.Bradley Wiggins (Sky), Denis Menchov (Katusha), Damiano Cunego (Lampre), Roman Kreuziger (Astana) txirrindulariek ere proba korrituko dute.Atarikoa, apirilaren 24an, Lausana-Lausana, 3,34 km (erlojupekoa)1. etapa, apirilaren 25ean, Morges-La Chaux-de-Fonds, 184,5 km2. etapa, apirilaren 26an, Montbeliard-Moutier, 149,1 km3. etapa, apirilaren 27an, La Neuveville-Charmey, 157,6 km4. etapa, apirilaren 28an, Bulle-Sion, 184 km5. etapa, apirilaren 29an, Crans Montana-Crans Montana, 16,5 km (erlojupekoa)