Itxi

Txirrindularitza

World Tourreko proba

Biniam Girmay Hailu eta Elisa Balsamo, garaile Gante-Wevelgem klasikoan

Lehenengo aldia izan da Eritreako txirrindulari batek World Tourreko lasterketa bat irabazten duela; Balsamo italiarrak bere hirugarren proba irabazi du 8 egunetan.

  • Biniam Girmay Hailu (Intermarche-Wanty-Gobert). Argazkia: EFE

    Biniam Girmay Hailu (Intermarche-Wanty-Gobert). Argazkia: EFE

Intermarché-Wanty-Gobert taldeko Biniam Girmay Hailu ziklistak erdietsi du garaipena Gante-Wevelgem klasikoan (248,8 kilometroko proba). Lehenengo aldia izan da Eritreako txirrindulari batek World Tourreko lasterketa bat irabazten duela. Asmaran jaio, 21 urte ditu eta bere garaipen handiena izan da hau.

Beste hiru ziklistekin batera helmugarako 24 kilometroren faltan aurrera joan eta lauren artean jokatu dute garaipena. TotalEnergies taldeko Christophe Laporte eta Dries van Gestel eta Jasper Stuyven (Trek-Segafredo) gainditu ditu helmugan.

"Ikusgarria da, harrigarria. Hau ez nuen espero. Ostiralean bertan denboraldiko plana aldatu egin dugu, postu on bat egitera etorri naiz eta benetan lasterketa hau ikusgarria da" adierazi du Girmayk cyclingnews.com atarian.

SAILKAPENA

1- GIRMAY HAILU Biniam (Intermarche - Wanty - Gobert Materiaux) 5:37:57

2- LAPORTE Christophe (Jumbo-Visma) 0:00

3- VAN GESTEL Dries (TotalEnergies) 0:00

4- STUYVEN Jasper (Trek - Segafredo) 0:00

5- KRAGH ANDERSEN Soren (Team DSM) 0:08

6- MERLIER Tim (Alpecin-Fenix) 0:08

7- PEDERSEN Mads (Trek - Segafredo) 0:08

8- GARCÍA CORTINA Iván (Movistar Team) 0:08

9- MOHORIC Matej (Bahrain - Victorious) 0:08

10- DÉMARE Arnaud (Groupama - FDJ) 0:08

...

25- ARANBURU Alex (Movistar Team) 0:08

Balsamok eraman du emakumeen klasikoa

Elisa Balsamo italiarrak erdietsi du garaipena emakumezkoen Gante-Wevelgem lasterketan (159 kilometro).

Zortzi egunetan lortzen duen hirugarren garaipean da. Hilaren 20an Alfredo Binda Saria lortu zuen eta lau egiin geroago Brujas-La Panne  klasikoa.

SAILKAPENA

1- BALSAMO Elisa (Trek - Segafredo) 3:19:15

2- VOS Marianne (Team Jumbo-Visma) 0:00

3- CONFALONIERI Maria Giulia (Ceratizit-WNT Pro Cycling) 0:00

4- KOPECKY Lotte (Team SD Worx) 0:00

5- NORSGAARD Emma (Movistar Team) 0:00

6- BASTIANELLI Marta (UAE Team ADQ) 0:00

7- ANDERSEN Susanne (Uno-X Pro Cycling Team) 0:00

8- DRONOVA-BALABOLINA Tamara (Roland Cogeas Edelweiss Squad) 0:00

9- PERSICO Silvia (Valcar - Travel & Service) 0:00

10- COPPONI Clara (FDJ Nouvelle-Aquitaine Futuroscope) 0:00