Itxi

Txirrindularitza

Txirrindularitza kolonbiarra

Bernal bizikletara itzuli da istripua izan eta bi hilabetera

Agentziak | EITB Media

Urtarrilaren 24an, Bogotatik gertu geratutako autobus baten aurka talka egin zuen abiadura handian, eta, horren ondorioz, hainbat hezur hautsi eta birika bat zulatu zituen, besteak beste.

  • Egan Bernal artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

    Egan Bernal artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Joan den urtarrilaren 24n, Bogota inguruan, istripu larria izan zuen Egan Bernal (Ineos Grenadiers) txirrindulari kolonbiarra bizikletan ibili da berriro ere, errepidean.

Hala erakutsi du Camilo Castiblanco txirrindulariak igande honetan Instagram sare sozialean argitaratutako bideo batean. Horretan, Egan Bernal ikus daiteke, 2021eko Italiako Giroko eta 2019ko Frantziako Tourreko txapelduna izandakoa, errepidean bizikletaz ibiltzen, hainbat lagunekin batera.

Bogotatik Tunjara doan errepidean, Gachancipá udalerriaren parean, geldirik egoen autobus baten kontra talka egin zuen txirrindulariak joan den urtarrilaren 24an, abiadura handian.

Kolpeak hausturak eragin zizkion femurrean eta eskuineko belaunean, ornoetan eta hainbat saihetsetan, baita birika bat zulatu ere, besteak beste.

Txirrindulariak hainbat kirurgia izan ditu La Sabanako Unibertsitate Klinikan eta, uste zenaren aurka, denbora gutxian lehen pausoak ematea lortu zuen.