Itxi

Txirrindularitza

UCI WorldTourreko proba

Alex Aranburu, Movistar taldeko burua Flandrian Zehar klasikoan

Agencias | EITB Media

Imanol Erviti, Iñigo Elosegi eta Lourdes Oyarbide biharko lasterketan ere izango dira.

  • Alex Aranburu, Astana taldeko elastikoarekin. Artxiboko irudia

    Alex Aranburu, Astana taldeko elastikoarekin. Artxiboko irudia

Bihar Flandrian Zehar klasikoa jokatuko da eta Movistar taldean Ivan Garcia Cortina eta Alex Aranburu, gizonezkoen proban, eta Annremiek Van Vleuten, emakumezkoen lasterketan, talde-buruak izango dira.

Cortinarekin eta Aranbururekin batera Imanol Erviti, Iñigo Elosegi, Max Kanter, Johan Jacobs eta Mathias Norsgaard izango dira irteeran.

Roeselaren hasi eta 183,7 kilometro egin eta gero Waregemen amaitu da klasikoa. Ibilbideko zati zorrotzena Knokteberg eta Holstraat artean egongo da, bertan bost kota eta galtzada-harrizko hiru zati gainditu beharko dituzte txirrindulariek.

Oyarbide, emakumezkoen proban

Movistarreko emakumezkoen taldean Annremiek Van Vleuten izarra izango dute hautagai nagusiena klasikoa irabazteko.

Valentziako Astea eta Omloop lasterketak irabazi berri ditu eta Strade Bianchen bigarren egin du; 2021ean Flandrian Zehar klasikoan lortutako garaipena errepikatzen saiatuko da.

Taldean Lourdes Oyarbide, Sarah Gigante, Sheyla Gutierrez, Arlenis Sierra eta Jelena Eric izango ditu lagun.

Lasterketa Waregemen hasi eta amaituko da (120 kilometro). 10 gaina eta galtzada-harrizko bost zati izango dituzte ibilbidean. Holstraateko igoera helmugatik 8 kilometrora besterik ez dago.