Itxi

Txirrindularitza

106. edizioa

Van der Poelek eta Lotte Kopeckyk irabazi dute Flandriako Itzulia

EITB MEdia

Mathieu Van der Poelek Erakustaldia eman du Tadej Pogacarrekin batera eta azkarrena izan da helmugan; Movistarreko Annemiek Van Vleuten bigarrena izan da emakumezkoen proban.

2:54
Flandriako Itzuliko azken kilometro ikusgarria

Gaur jokatu da 2022ko Flandriako Itzulia, Belgikako klasiko handia. De Ronde van Vlaanderen izenaz ezagutzen da ere eta lehen lasterketa 1913an izan zen.

Tadej Pogacar (UAE Team) eta Mathieu Van der Poel (Alpecin) izan dira protagonista nagusiak; klasikoa amaitzeko 18 kilometro falta zirela bakarrik geratu dira lasterketaren buruan.

Ikusgarria izan da biek gaur errepidean erakutsi dutena. Halere, azken metroetan elkarri begira geratu eta atzetik harrapatu egin dituzte; Van der Poelek gutxigatik garaipena eskuratu du eta Pogacar podiumetik at geratu.

Eguneko protagonistak Sebastien Grignard, Taco Van Der Hoorn, Stan Dewulf, Manuele Boaro, Tom Bohli, Max Kanter, Luca Mozzato, Mathijs Paasschens eta Lindsay de Vylder izan dira.

Bederatzi txirrindulari horiek egon dira eguneko ihesaldi luzean eta lau minutuko aldea izatera heldu dira ere. Atzetik tropelak tartea kontrolpean izan du momentu oro, lasai.

Tropelean Nathan Van Hooydonckek (Jumbo Visma) erasoa jo du harbidean eta aurrera joan da; Borako Jonas Kochek soilik jarraitu du bere erritmoa.

Hortik aurrera lasterketa erabat apurtu da eta hamaika taldetxo egin dira, bakoitzak bere erritmora helmugarako 90 kilometroren faltan. Halere, faboritoak elkarrekin izan dira.

Alpecin Fenix, UAE eta INOS taldeek erantzukizuna hartu dute tropel nagusian erritmoa bizituz eta helmugarako 50 kilometro falta zirela Tadej Pogacarrek (UAE Team) berak jo du erasoa eta lasterketa hankaz gora jarri du. Alex Aranburu (Astana) onenekin izan da faboritoen taldean atzean geratu arte.

Izen handiko hiru gizon elkartu dira, Pogacar bera, Mathieu Van der Poel eta Valentin Madouas (Groupama - FDJ), hiru hauek Van Baarle eta Fred Wright harrapatu eta Oudenaardeko helmugara heltzeko 37 kilometro falta zirela bostak jarri dira lasterketaren buruan.

17 kilometro klasikoa amaitzeko eta Pogacar eta Van der Poel bakarrik gelditu dira harbidean, aldapan gora. Ikuskizun harrigarria eman dute eta bien artean garaipena jokatu behar zela zirudienean atzetik harrapatu egin dituzte Van Baarlek eta Madouasek.

Esprintean Van der Poel izan da azkarrena eta Pogacar laugarrena.

Imanol Ervitiren (Movistar Team) 17. edizioa izan da aurtengoa, nafarrak bere taldearentzat egin du lan beste behin.

Sailkapena

1. VAN DER POEL Mathieu (Alpecin-Fenix) 6:18:30

2. VAN BAARLE Dylan (INEOS Grenadiers) 0:00

3. MADOUAS Valentin (Groupama - FDJ) 0:00

4. POGACAR Tadej (UAE Team Emirates) 0:00

5. KÜNG Stefan (Groupama - FDJ) 0:02

6. TEUNS Dylan (Bahrain - Victorious) 0:02

7. WRIGHT Fred (Bahrain - Victorious) 0:11

8. PEDERSEN Mads (Trek - Segafredo) 0:48

9. LAPORTE Christophe (Jumbo-Visma) 0:48

10. KRISTOFF Alexander (Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux) 0:48

Emakumezkoen lasterketa

Aurtengo edizioa esprintean erabaki da eta  Lotte Kopecky (Team SD Worx) txirrindulariak erdietsi du garaipena Annemiek Van Vleutenen (Movistar Team) aurretik. Hirugarren tokian Chantal Van Den Broek-Blaak (Team SD Worx) heldu da.

Sailkapena

1. KOPECKY Lotte (Team SD Worx)

2. VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar Team) 0:00

3. VAN DEN BROEK-BLAAK Chantal (Team SD Worx) 0:00

4. SIERRA Arlenis (Movistar Team) 0:00

5. REUSSER Marlen (Team SD Worx) 0:00

6. LUDWIG Cecilie( Uttrup FDJ Nouvelle-Aquitaine Futuroscope) 0:00

7. BROWN Grace (FDJ Nouvelle-Aquitaine Futuroscope) 0:00

8. NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon//SRAM Racing) 0:00

9. CHAPMAN Brodie FDJ (Nouvelle-Aquitaine Futuroscope) 0:00

10. BASTIANELLI Marta (UAE Team ADQ) 0:00