Itxi

Txirrindularitza

8. EKITALDIA

Marta Cavalli italiarrak irabazi du 2022ko Amstel Gold Race klasikoa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

24 urteko txirrindulariak mugimendu bikain egin du azken txanpan, eta bere kirol ibilbideko garaipenik garrantzitsuena lortu du.

  • Marta Cavalli, 2022ko Amstel Gold Raceko irabazlea.

    Marta Cavalli, 2022ko Amstel Gold Raceko irabazlea.

FDJ taldeko Marta Cavalli nagusitu da Amstel Gold Raceko 8. edizioan, igande honetan. Lasterketa Maastricht eta Valkenburg artean egin da eta txirrindulariek 128,5 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute. Demi Vollering herbeheretarra eta Liane Lippert alemaniarra bigarrena eta hirugarrena izan dira, hurrenez hurren.

Lasterketa zirragarria izan da hasieratik, erasoz eta ihesaldiz beteta egon baita. Caubergetik pasatzerakoan, Annemiek Van Vleutenek egin du ihes egiteko saiakera, baina faboritoen taldetik alde egitea lortu duena Cavalli izan da. Italiarrak erasoa jo du helmugarako 1,5 kilometro falta zirenean, aurkariek ezin izan dute haren erritmoa jarraitu, eta gairapena lortu du ibilbidea 3 ordu, 15 minutu eta 51 segundotan osatuta.

Eider Merino eta Ane Santesteban euskal txirrindulariak elkarrekin iritsi dira helmugara, irabazlearengandik 29 segundora iritsi den talde handi batean.

Hartara, Cremonakoak (Italia) Marianne Vos iazko irabazlearen lekukoa hartu du Amstel Gold Race klasikako palmaresean, eta 16.000 euroko saria jaso du. Herbehereetako lasterketak gizonezkoen eta emakumezkoen sariak parekatu ditu, aurten, lehen aldiz.

LASTERKETAKO SAILKAPENA:

1 - CAVALLI Marta (FDJ) 3:17:41

2 - VOLLERING Demi (Team SD Worx) +0:04

3 - LIPPERT Liane (Team DSM) d.b.

4 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) d.b.

5 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) d.b.

6 - GARCÍA Mavi (UAE) d.b.

7 - MOOLMAN Ashleigh (Team SD Worx) +0:07

8 - BALSAMO Elisa (Trek - Segafredo) +0:09

9 - LABECKI Coryn (Jumbo-Visma) d.b.

10 - BERTIZZOLO Sofia (UAE) d.b.

-------------------------------

36 - MERINO Eider (Le Col - Wahoo) +0:29

39 - SANTESTEBAN Ane (BikeExchange) d.b.