Itxi

Txirrindularitza

Igande honetan

Paris - Robaix klasikoa, zuzenean, EITB Median

EITB Media

Iparraldeko Infernua goizeko 11:15an hasiko da eta 14:00etatik zuzenean eskainiko da EITBn.

1:24
Paris-Roubaix, igandean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

2022ko Paris - Roubaix klasikoak bere 119. edizioa ospatuko du iganden honetan, hilaren 17an. Lasterketa 14:00etatik aurera zuzenean eskainiko da ETBn eta eitb.eus-en.

Ibilbideak ez du aldaketarik eta txirrindulariek 257,2 kilometro egin beharko dituzte lasterketa amaitzeko. Gainera, guztira 54,8 kilometro harbide gainditu beharko dituzte 30 zati ezberdinetan banatuta.

Wout Van Aert (Jumbo Visma) eta Mathieu Van der Poel (Alpecin Fenix) txirrindulari handien arteko lehia estua espero da.

Azken podiumak

2015 | John Degenkolb, Zdenek Stybar eta Greg Van Avermaet

2016 | Mathew Hayman, Tom Boonen eta Ian Stannard

2017 | Greg Van Avermaet, Zdenek Stybar eta Sebastian Langeveld

2018 | Peter Sagan, Silvan Dillier eta Niki Terpstra

2019 | Philippe Gilber, Nils Politty eta Yves Lampaert

2020 | Pandemiak bertan behera utzi zuen lasterketa

2021 | Sonny Colbrelli, Florian Vermeersch eta Mathieu van der Poel

El recorrido

París - Roubaix

Iparraldeko Infernua



  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena