Itxi

Txirrindularitza

''Iparraldeko Infernua''

Elisa Longo Borghiniren erakustaldia, Paris-Roubaix klasikoan

EITB Media

Lotte Kopecky (SD Worx) eta Lucinda Brand (Trek Segafredo) bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren.

1:46
Elisa Longo Borghini (Trek Segafredo)

30 urteko Elisa Longo Borghini (Trek Segafredo) txirrindulariak erdietsi du garaipena 2022ko Paris–Roubaix klasikoan, emakumezkoen lasterketaren bigarren edizioan, hain zuzen ere.

2015eko Flandeseko Tourreko eta 2017ko Strade Biancheko irabazleak garaipen handia lortu du helmugara bakarrik helduz. Lasterketak124,7 kilometro izan ditu eta 3 ordu, 10 minutu eta 54 segundo behar izan ditu italiarrak ibilbidea burutzeko.

Podiumean Belgikako Lotte Kopeckyk (SD Worx) eta Herbehereetako Lucinda Brandek (Trek Segafredo) osatu dute.

Hamaika eraso

54. kilometroan lehen eraso serioa heldu da. Bastianelli, Kopecky eta Lucinda Brand txirrindulariek aurrera egin dute eta hogei kilometro izan dira ihesaldian tropelak harrapatu arte.

Ondoren, helmugarako 34 kilometroren faltan, Longok berak erritmoa bizitu eta aurrera joan da. Atzetik Emma Norsgaard (Movistar) eta Elena Cecchini (Worx) atera dira, baina ezin izan dute  Verbaniako ziklistaren erritmoa jarraitu eta Longo bakarrik gelditu da.

Azken 15 kilometroak bakar bakarrik egin ditu; eta 23 segundoko aldearekin heldu da Roubaixera; tropel txiki batean Kopecky eta Brand izan dira azkarrenak.

SAILKAPENA

1. LONGO BORGHINI Elisa (Trek - Segafredo 3:10:54

2. KOPECKY Lotte Team (SD Worx) 0:23

3. BRAND Lucinda (Trek - Segafredo) 0:23

4. CHABBEY Elise (Canyon//SRAM Racing) 0:23

5. CAVALLI Marta (FDJ Nouvelle-Aquitaine Futuroscope) 0:23