Itxi

Txirrindularitza

DENNIS, LIDER

Bevinek irabazi du Romandiako Tourreko hirugarren etapa, esprintean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Rohan Dennisek liderraren elastikoarekin egingo dio aurre Suitzako probako laugarren etapa erabakigarriari.

  • Patrick Bevin, hirugarren etapako irabazlea

    Patrick Bevin, hirugarren etapako irabazlea. Argazkia: EFE

Patrick Bevin (Israel Premier Tech) zeelandaberritarrak irabazi du Romandiako Tourreko hirugarren etapa, Valbroyen hasi eta amaitu dena (165,1 kilometro). Rohan Dennis (Jumbo Visma) australiarrak lidergoari eutsi dio mendiko etapa nagusiaren bezperan.

Ailegaera nahasi batean, zeinetan talde batek ere ez duen behar adineko kontrolik ezarri esprinta antolatzeko garaian, Bevin (Taupo, 31 urte) ondo kokatuta iritsi da azken bihurgunera, eta helmugako marra lehen tokian igarotzeko gaitasuna erakutsi du besoak altxatzeko.

Zeelanda Berriko txirrindulariak, Turkiako Itzulia irabazi berri duenak, garaipena lortu du Ethan Hayter britainiarrari (Ineos) eta Rohan Dennis australiarrari abiaduragatik irabazita.

Modu horretan, Dennisek liderraren elastikoarekin ekingo dio larunbateko etapa erabakigarriari. Jumboko txirrindulariak 14 segundo ateratzen dizkio Bevini eta 18 Felix Grobschaitner austriarrari. Eguraldi txarra egotea aurreikusita dago, eta sailkapen nagusian lider aldaketa espero da.

HIRUGARREN ETAPAREN SAILKAPENA:

1 - BEVIN Patrick (Israel) 3:53:27

2 - HAYTER Ethan (INEOS) d.b.

3 - DENNIS Rohan (Jumbo) d.b.

4 - SMITH Dion (BikeExchange) d.b.

5 - HERMANS Quinten (Intermarché) d.b.

6 - CARUSO Damiano (Bahrain) d.b.

7 - FISHER-BLACK Finn (UAE) d.b.

8 - GROßSCHARTNER Felix (BORA) d.b.

9 - ARNDT Nikias (Team DSM) d.b.

10 - HONORÉ Mikkel Frølich (Quick-Step) d.b.

CLASIFICACIÓN GENERAL:

1 - DENNIS Rohan (Jumbo) 12:28:06

2 - BEVIN Patrick (Israel) +0:14

3 - GROßSCHARTNER Felix (BORA) +0:18

4 - SCHMID Mauro (Quick-Step) +0:22

5 - TEUNS Dylan (Bahrain) d.b.

6 - AYUSO Juan (UAE) d.b.

7 - HONORÉ Mikkel Frølich (Quick-Step) d.b.

8 - MCNULTY Brandon (UAE) +0:25

9 - VLASOV Aleksandr (BORA) +0:27

10 - HIRSCHI Marc (UAE) +0:28