Itxi

Txirrindularitza

Neilako aintzirak

Juliette Labousek irabazi du Burgosko Itzulia, eta Demi Volleringek Neilan amaitutako azken etapa

Agentziak | EITB Media

Ane Santesteban bederatzigarren izan da helmugan, eta postu bera egin du sailkapen nagusian.

  • 2022ko Burgosko Itzuliko podiuma

    2022ko Burgosko Itzuliko podiuma. Argazkia: Efe.

DSM taldeko Juliette Labousek Burgosko Itzulia irabazi du, Neilan amaitu den azken etapan bigarren eginda. Garaipena Demi Vollering Itzulia Womeneko irabazleak lortu du. Hala ere herbeheretarrak ezin izan du sailkapen nagusiko lehen postua erdietsi, hirugarren etapan denbora asko galdu zuelako.

Bigarren Evita Mudzig izan da (FDJ) eta Volleringek hirugarren postuarekin eta mendiko maillotarekin konformatu behar izan du. Puntutako maillota, aldiz, Lotte Kopeckyk eraman du.

Azken etapa Covarrubiasen hasi eta berehala bost txirrindularik talde nagusitik ihes egin dute. 1:50eko aldea zabaldu dute, baina 112. Kilometroan harrapatu dituzte, DSM taldea tiraka hasi ostean, eta mendatea igotzen hasi aurretik.

Helmugarako 10 kilometrora, 20ko talde bat lasterketa buruan jarri da. Aurrera egin ahala, zenbait txirrindulari atzean geratzen hasi dira eta orduan erasoa jo du Volleringek. Hala ere, tropelak berriro harrapatu ditu, Mavi Garcia orduko liderra atzean geratzen zihoan bitartean.

Azken erasoa

Amaierarako bi kilometrora, Volleringek eraso egin du berriro, eta bere atzetik Labous eta Evita Muzic atera dira. Iheskideak atzean uzten saiatu da, baina helmugan 17 segundoko aldea bakarrik lortu du, eta ezin izan du sailkapen nagusiko lehen postua lortu.

Etapako sailkapena

1-. VOLLERING Demi Team SD Worx 3:39:39

2-. LABOUS Juliette Team DSM +0:17

3-. MUZIC Évita FDJ Nouvelle-Aquitaine Futuroscope +0:37

4-. DOEBEL-HICKOK Krista EF Education-TIBCO-SVB +0:44

5-. LUDWIG Cecilie Uttrup FDJ Nouvelle-Aquitaine Futuroscope +0:44

6-. PERSICO Silvia Valcar - Travel & Service +0:50

7-. VAN ANROOIJ Shirin Trek - Segafredo +0:54

8-. FISHER-BLACK Niamh Team SD Worx +1:06

9-. SANTESTEBAN Ane Team BikeExchange - Jayco +1:20

10-. PATIÑO Paula Andrea Movistar Team +1:28

Sailkapen nagusia

1-. LABOUS Juliette Team DSM 13:06:28

2-. MUZIC Évita FDJ Nouvelle-Aquitaine Futuroscope +0:17

3-. VOLLERING Demi Team SD Worx +0:17

4-. DOEBEL-HICKOK Krista EF Education-TIBCO-SVB +0:27

5-. LUDWIG Cecilie Uttrup FDJ Nouvelle-Aquitaine Futuroscope +0:27

6-. VAN ANROOIJ Shirin Trek - Segafredo +0:37

7-. PERSICO Silvia Valcar - Travel & Service +0:46

8-. FISHER-BLACK Niamh Team SD Worx +0:56

9-. SANTESTEBAN Ane Team BikeExchange - Jayco +1:03

10-. PATIÑO Paula Andrea Movistar Team +1:11