Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Tourra (5. etapa)

Vlasoventzat etapa garaipena eta lidergoa

EITB Media

Aleksandr Vlasovek irabazi du Suitzako Tourreko 5. etapa eta liderraren elastikoa jantzi du. Bost txirrindulariko taldetxoan erabaki da garaipena. Powless izan da bigarren, eta Fuglsang hirugarren.

7:05
Vlasov, Suitzako Tourreko 5. etapako irabazlea

Aleksandr Vlasov (Bora hansgrohe) da Suitzako Tourreko lider berria, ostegun honetan (ekainak 16) Ambri eta Novazzano (190,1 km) artean egin den bosgarren etapa irabazita.

Etapa hasieran Alexander Kampek (Trek-Segafredo) ihes egin du, eta lasterketa buruan ibili da helmugarako 36 kilometro falta zirenera arte. Helmugarako 45 kilometro falta zirenean Williams (Bahrain Victorious) atzean geratu da, eta lidergoa galdu du irabazlea baino zortzi minutu beranduago helmugaratuta.

Kamp harrapatu ostean hamaika txirrindulari geratu dira lasterketa buruan. Ondoren, Vlasovek erasoa jo du, eta berarekin aurrera egin dute Neilson Powless (EF), Jakob Fuglsang (Israel-Premier Tech), Geraint Thomas (Ineos Grenadiers) eta Diego Ulissi (UAE Emirates) txirrindulariek. Bost txirrindularien artean erabaki da irabazlea esprintean, eta Vlasov izan da onena. Powless bigarren izan da, Fuglsang hirugarren, Thomas laugarren eta Ulissi bosgarren.

Bosgarren etapa abiatu aurretik Jumbo-Visma taldeak lasterketa utzi behar izan du covid-19 koronabirusaren agerraldi bategatik. Adam Yatesek (Ineos Grenadiers) ere Suitzako Tourra utzi du, arrazoi beragatik.

Sailkapen nagusiko lehen postuan dago Vlasov; 6 segundoko abantaila ateratzen dio Fuglsangi (bigarren) eta 7 segundoko errenta du Thomasekiko (hirugarren).

5. etapako sailkapena:

1 - VLASOV Aleksandr (BORA) 4:30:28

2 - POWLESS Neilson (EF Education) d. b.

3 - FUGLSANG Jakob (Israel) d. b.

4 - THOMAS Geraint (INEOS) d. b.

5 - ULISSI Diego (UAE) +0:05

6 - GROßSCHARTNER Felix (BORA) +0:06

7 - KÜNG Stefan (Groupama) d. b.

8 - HIGUITA Sergio (BORA) d. b.

9 - SCHACHMANN Maximilian (BORA) d. b.

10 - REICHENBACH Sébastien (Groupama) +0:09

Sailkapen nagusia:

1 - VLASOV Aleksandr (BORA) 22:16:56

2 - FUGLSANG Jakob (Israel) +0:06

3 - THOMAS Geraint (INEOS) +0:07

4 - KRON Andreas (Lotto) +0:14

5 - KÜNG Stefan (Groupama) 0:16

6 - HIGUITA Sergio (BORA) d. b.

7 - POWLESS Neilson (EF Education) +0:28

8 - GROßSCHARTNER Felix (BORA) +0:40

9 - REICHENBACH Sébastien (Groupama) +0:43

10 - LEKNESSUND Andreas (DSM) +0:44