Itxi

Txirrindularitza

ESPAINIAKO TXAPELKETA

Mavi Garcia eta Raul Garcia Pierna, Espainiako erlojupeko txapeldunak

I. G. | EITB MEDIA

Oier Lazkano eta Xabier Mikel Azparren euskal txirrindulariek osatu dute gizonezkoen podiuma, bigarren eta hirugarren postuekin, hurrenez hurren.

  • Mavi Garcia

    Mavi Garcia. Irudia: EITB Media

Raul Garcia Pierna madrildarrak irabazi du Espainiako Banakako Erlojupeko Txapelketa, Mallorcan ostiral honetan korritu den 38,5 kilometroko lasterketan gailenduta. Cala Millorren hasi eta amaitu da lasterketa, eta txirrindularitzako gazteek menderatu dute.

21 urteko irabazleak 46 minutu eta 23 segundoko denbora egin du eta 15 segundoko aldea atera dio Oier Lazkano arabarrari (22, Caja Rural) eta 23 segundokoa Xabier Mikel Azparren gipuzkoarrari (23, Euskaltel Euskadi).

Ion Izagirre (Cofidis, 33 urte) zen faborito nagusia, baina ezin izan du 2021eko titulua errepikatu eta hirugarren urrea eskuratu. Bosgarren amaitu du, garailearengandik 39 segundora eta Alex Aranburu (26, Movistar) seigarrenarengandik 11 segundora.

Emakumezkoen txapelketan, Mavi Garcia (UAE Team ADQ) balearrak irabazi du erlojupekoa, bere bosgarren titulu nazionala, laugarrena jarraian.