Itxi

Txirrindularitza

POLONIAKO TOURRA

Arensmanek irabazi du Poloniako seigarren etapa, eta Hayterrek lidergoa hartu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Pello Bilbao (Bahrain-Victorious) bizkaitarrak bederatzigarren bukatu du erlojupekoa, Arensmanengandik 32 segundora, eta sailkapeneko bigarren postutik hirugarrenera pasa da, liderrarekin 18 segundo galduta.

  • Thymen Arensman, 6. etapako irabazlea

    Thymen Arensman, 6. etapako irabazlea. Argazkia: EFE

Ethan Hayter (INEOS Grenadiers) britainiarra da Poloniako Tourreko lider berria, ostegun honetan jokatu den seigarren etapako erlojupeko labur (11,8 km) baina zailean hirugarren amaitu ondoren, irabazlearengandik 8 segundora. Magnus Sheffield bere taldekide estatubatuarra izan da bigarren etapan, 7 segundora. Garaipena, bestalde, Thymen Arensman (Team DSM) herbeheretarrak bereganatu du, profesional gisa lortu duen lehena 22 urte besterik ez dituen txirrindulariarentzat.

Bere aldetik, Pello Bilbao (Bahrain-Victorious) bizkaitarrak bederatzigarren bukatu du erlojuaren aurkako proba, Arensmanengandik 32 segundora, eta sailkapeneko bigarren postutik hirugarrenera pasa da, liderrarekin 18 segundo galduta.

Sergio Higuita kolonbiarra (BORA-Hansgrohe), etapa honetara arte lider zihoana, hamaseigarren helmugaratu da, irabazlearengandik 50 segundora. Horrenbestez, 32 segundo ditu galduta lider berriarekiko, eta zortzigarren postura jaitsi da sailkapen nagusian.

Poloniako Tourreko zazpigarren eta azken etapa ostiralean korrituko da, Skawina eta Krakovia arteko 177,8 kilometroko ibilbidean.

6. ETAPAKO SAILKAPENA:


1 - ARENSMAN Thymen (DSM) 0:17:40

2 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) +0:07

3 - HAYTER Ethan (INEOS) +0:08

4 - CAVAGNA Rémi (Quick-Step) +0:20

5 - BRENNER Marco (DSM) +0:26

6 - TULETT Ben (INEOS) +0:28

7 - BATTISTELLA Samuele (Astana) +0:30

8 - SOBRERO Matteo (BikeExchange) +0:31

9 - BILBAO Pello (Bahrain) +0:32

10 - PADUN Mark (EF Education) +0:35


SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - HAYTER Ethan (INEOS) 24:27:03

2 - ARENSMAN Thymen (DSM) +0:11

3 - BILBAO Pello (Bahrain) +0:18

4 - SOBRERO MatteO (BikeExchange) +0:23

5 - TULETT Ben (INEOS) +0:25

6 - CAVAGNA Rémi (Quick-Step) +0:31

7 - BATTISTELLA Samuele (Astana) +0:32

8 - HIGUITA Sergio (BORA) d.b.

9 - ULISSI Diego (UAE) +0:45

10 - ARMIRAIL Bruno (Groupama) +0:50