Itxi

Txirrindularitza

Limousineko Tourra

Ulissik irabazi du hirugarren etapa, eta Aranburuk lidergoari eutsi dio

I. G. | EITB MEDIA

Gipuzkoako txirrindularia ez da podiumetik jaitsi lehiaketako lehen hiru etapetan, bi hirugarren posturekin eta asteazkeneko garaipenarekin.

  • Diego Ulissi

    Diego Ulissi. Artxiboko irudia: EFE

Diego Ulissi (UAE Team Emirates) txirrindulari italiarrak irabazi du ostegun honetan Lemosingo Tourreko hirugarren etapa, Greg Van Avermaet (AG2R Citroën) belgikarra bigarren eta Alex Aranburu (Movistar) euskalduna hirugarren helmugaratu ondoren.

Ulissik 4 ordu, 22 minutu eta 3 segundotan egin du Donzenac eta Malemort arteko 181,7 kilometroko ibilbidea Lemosingo Itzuliko etapa nagusia irabazteko.

Txirrindulari gipuzkoarra ez da podiumetik jaitsi lehiaketako lehen hiru etapetan, bi hirugarren posturekin eta asteazkeneko garaipenarekin. Hala, Ulissi 8 segundora mantentzen du, eta Van Avermaet, hirugarrena, 12 segundora, denbora sariei esker.

Ostiral honetan Saint-Laurent-sur-Gorre hiritik abiatuko da azken etapa, eta 174,8 km egingo ditu Limogesen amaitu arte.

3. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - ULISSI Diego (UAE) 4:22:03

2 - VAN AVERMAET Greg (AG2R) d.b.

3 - ARANBURU Alex (Movistar Team) d.b.

4 - MARIAULT Axel (Team U) d.b.

5 - ZANA Filippo (Bardiani) d.b.

6 - ROTA Lorenzo (Intermarché) d.b.

7 - MARTIN Guillaume (Cofidis) d.b.

8 - MADOUAS Valentin (Groupama) d.b.

9 - COSNEFROY Benoît (AG2R) d.b.

10 - COSTA Rui (UAE) +0:44


SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - ARANBURU Alex (Movistar) 12:50:34

2 - ULISSI Diego (UAE) +0:08

3 - VAN AVERMAET Greg (AG2R) +0:12

4 - MADOUAS Valentin (Groupama) +0:13

5 - ROTA Lorenzo (Intermarché) +0:16

6 - COSNEFROY Benoît (AG2R) d.b.

7 - MARTIN Guillaume (Cofidis) +0:18

8 - ZANA Filippo (Bardiani) d.b.

9 - MARIAULT Axel (Team U) d.b.

10 - COSTA Rui (UAE) d.b.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena