Txirrindularitza
Munich 2022
Oyarbide 25. eta Isasi 77. Europako Txapelketako errepideko proban
EITB Media
Lorena Wiebes da Europako txapelduna, esprintean nagusituta. Elisa Balsamo izan da bigarren eta Rachele Barbieri hirugarren.
-
Tropela Europako Txapelketako errepideko probako momentu baten. Argazkia: EFE
Lourdes Oyarbide 25. eta Ziortza Isasi 77. izan dira Europako Txapelketako txirrindularitzako errepideko proban. Lorena Wiebes herbeheretarra da Europako txapelduna.
Txirrindulariek Landsberg am Lech eta Munich arteko 103,8 kilometroko ibilbideari aurre egin behar izan diote. Garaipena esprintean erabaki da, eta Wiebes izan da nagusi Elena Balsamo eta Rachele Barbieri, bgarren eta hirugarren hurrenez hurren, mendean hartuta.
Basque Teameko Lourdes Oyarbide eta Ziortza Isasi izan dira euskal ordezkariak proba honetan. Oyarbide faborito nagusiak zeuden tropelean iritsi eta 25. izan da. Ziortza Isasi irabazlearekiko 3 minutu eta 8 segundora helmugaratu da, 77. postuan.
Sailkapena:
1 - WIEBES Lorena (Herbehereak) 2:59:20
2 - BALSAMO Elisa (Italia) d. b.
3 - BARBIERI Rachele (Italia) d. b.
4 - BRENNAUER Lisa (Alemania) d. b.
5 - PIKULIK Daria (Polonia) d. b.
6 - MARTINS Maria (Portugal) d. b.
7 - NORSGAARD Emma (Danimarka) d. b.
8 - FAHLIN Emilia (Suedia) d. b.
9 - VERHULST Gladys (Frantzia) d. b.
10 -SCHWEINBERGER Christina (Austria) d. b.
------------------------------------------------------------------
25 - OYARBIDE Lourdes (Euskadi) d. b.
77 - ISASI Ziortza (Euskadi) +3:08