Itxi

Txirrindularitza

ALEMANIAKO ITZULIA

Pello Bilbaok Alemaniako Itzuliko azken etapa irabazi du, eta Yates lider geratu da

EITB Media

Etaparen sariarekin batera, gernikarrak bigarren postua lortu du sailkapen nagusian Adam Yates garailetik 22 segundora geratuz.

  • Pello Bilbao

    Pello Bilbao. Artxiboko irudia: EITB Media

Pello Bilbaok altxatu ditu besoak Alemaniako Itzuliko azken etapako helmugan. Honezkero, Bahrain Victoriouseko txirrindulariak sailkapen nagusiko bigarren postua lortu du, Adam Yates britainiarraren atzetik.

Alemaniako Itzuliko laugarren eta azken etapak profil gorabeheratsua izan du. Schilatch eta Stuttgarten arteko 186,6 kilometroak mendatez josita egon dira. Ibilbide horretan, sailkapen nagusiko oilarrek indarra erakutsi dute. Helmugara, hamar gizonek osatutako taldetxo bat iritsi da lasterketa buruan, eta horien arteko esprintean, Pello Bilbao izan da gizonik azkarrena. Ruben Guerreiro portugaldarra eta Georg Zimmermann alemaniarraren aurretik iritsita, gernikarrak urteko hirugarren garaipena sinatu du.

Adam Yates Britainiarrak, hirugarren etapan lortutako errenta mantenduta, sailkapen nagusia eraman du. Pello Bilbao izan da bigarren 22 segundora, eta podiuma Ruben Guerreirok osatu du, 44 segundora.

SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - YATES Adam (INEOS) 16:54:56

2 - BILBAO Pello (Bahrain) +0:22

3 - GUERREIRO Ruben (EF) +0:44

4 - ZIMMERMANN Georg (Intermaché) +0:47

5 - VANSEVENANT Mauri (Quick-Step) +0:49

6 - KNOX James (Quick-Step) +0:58

7 - MONIQUET Sylvain (Lotto)  d.b

8 -  PEDRERO Antonio (Movistar) +1:14

9 - SOSA Ivan Ramiro (Movistar) +1:36

10 - FORMOLO Davide (UAE) +1:44