Itxi

Txirrindularitza

IRAILAK 6, ASTEARTEA

2022ko Espainiako Vueltako 16. etaparen profila eta ibilbidea: Sanlucar de Barrameda-Tomares (189,4 km)

EITB MEDIA

Bigarren eta azken atseden egunaren ostean, txirrindulariek etapa lauari aurre egingo diote. Esprinterrek garaipena lortzeko aukera dute.

  • 2022ko Espainiako Itzuliko 16. etapako profila. Argazkia: lavuelta.es

    2022ko Espainiako Itzuliko 16. etapako profila. Argazkia: lavuelta.es

Bigarren eta azken atseden egunaren ostean, Espainiako Vuelta azken astean sartuko da irailaren 6an. Sanlucar de Barrameda eta Tomares arteko etapak emango dio hasiera lasterketako azken asteari.

Txirrindulariek 189,4 kilometroko ibilbide lauari egingo diote aurre eta garailea esprintean erabakiko dela ematen du. Esprinterrak etapa irabazteko duten azken-aurreko aukeraren aurrean daude. Madrilgo azken etapan izango dute beste aukera bat.

Ikusi 15. etaparen profila | Ikusi 17. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Espainiako Vueltako 16. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

2022ko Espainiako Vueltako 16. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 16. etapa (irailak 6)

Ibilbidea: Sanlucar de Barrameda - Tomares

Distantzia: 189,4 km.

Hasiera-ordua: 13:00.

Amaiera-ordua: 17:18 (44 km/h) | 17:30 (42 km/h) | 17:44 (40 km/h).

Mendiko saria: Ez dago.