Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta (1. etapa)

Elisa Longo Espainiako Vueltako lehen liderra da Trek-Segafredok taldekako erlojupekoa irabazi ostean

EITB Media

Emakumezkoen Vueltari taldekako erlojupekoak eman dio hasiera eta Trek-Segafredo izan da nagusi. Elisa Longo da lasterketako liderra. Ane Santesteban 8. da sailkapen nagusian BikeExchange taldeak estreinako etapa bigarren amaitu ondoren.

  • Elisa Longo

    Elisa Longo, Paris-Roubaixen irabazi zuen etapan. Artxiboko argazkia: EFE

Emakumezkoen Espainiako Vuelta asteazken honetan (irailak 7) hasi da Marina Cudeyon egin den eta 19,9 kilometroko ibilbidea izan duen taldekako erlojupekoarekin. Trek-Segafredo nagusitu da; ondorioz, Elisa Longok jantzi du liderraren elastikoa.

Trek-Segafredok 23 minutu eta 31 segundoko marka ezarri du helmugan. Bigarren izan da Ane Santesteban euskal txirrindulariaren BikeExchanhe-Jayco taldea, sei segundora. Hirugarren amaitu du FDJ-Suez-Futuroscopek, 11 segundora.

Movistar bosgarren izan da talde irabazlearekiko 25 segundora. Eukene Larrarteren Bizkaia Durangok 18. amaitu du 3'13"ra. Tania Calvo, Idoia Eraso eta Usoa Ostolaza euskal txirrindulariak dauden Laboral Kutxa Euskadi Fundazioa 19. izan da, 3'21"era.

Sailkapen nagusiko lehen postuan da Elisa Longo eta denbora berdinarekin atzetik ditu Elynor Backstedt (bigarren), Shirin van Anroojj (hirugarren) eta Elisa Balsamo (laugarren) taldekideak. Ane Satesteban zortzigarren da, liderrarekiko sei segundora.

Taldekako erlojupeko sailkapena (1. etapa):

1 - Trek-Segafredo 23:31

2 - BikeExchange - Jayco +0:06

3 - FDJ-SUEZ-Futuroscope +0:11

4 - SD Worx +0:23

5 - Movistar +0:25

6 - DSM +0:44

7 - Canyon//SRAM Racing +0:59

8 - Jumbo-Visma +1:01

9 - Ceratizit-WNT Pro Cycling +1:21

10 - UAE Team ADQ +1:28

----------------------------------

18 - BIZKAIA DURANGO +3:13

19 - LABORAL KUTXA EUSKADI F. +3:21

Sailkapen nagusia:

1 - LONGO BORGHINI Elisa (Trek) 23:31

2 - BÄCKSTEDT Elynor (Trek) d. b.

3 - VAN ANROOIJ Shirin (Trek) d. b.

4 - BALSAMO Elisa (Trek) d. b.

5 - WILLIAMS Georgia (BikeExchange) +0:06

6 - MANLY Alexandra (BikeExchange) d. b.

7 - FAULKNER Kristen (BikeExchange) d. b.

8 - SANTESTEBAN Ane (BikeExchange) d. b.

9 - ROSEMAN-GANNON Ruby (BikeExchange) d. b.

10 - BROWN Grace (FDJ) +0:11