Itxi

Txirrindularitza

4. etapa

Silvia Persicok irabazi du Vueltako laugarren etapa, Van Vleutenek gorriz jarraitzen du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Anna Kiesenhoferrek 155 kilometroz egin duen ihesaldia ezerezean geratu da kilometro baten faltan eta Persicok garaipena lortu du esprintean.

  • Silvia Persico

    Silvia Persico (urpegia estaliz) helmugan. Foto: Unipublic / Lino Escuris

Silvia Persicok (Valcar) irabazi du larunbat honetan Segovian amaitu den Vueltako laugarren etapa.

Italiarrak esprintean lortu du garaipena, lasterketako liderra den Annemiek Van Vleuten Movistar taldeko nederlandarra tartean zela. Hala ere, Anna Kiesenhofer izan da protagonista, egungo txapeldun olinpikoa, 155 kilometroz garaipenaren bila ihesaldian bakarrik joan dena.

Txirrindulari austriarrak tropelarekiko zortzi minutura arteko aldea izatera ere iritsi da zenbait unetan, baina pixkanaka bere errenta galtzen joan da. Tropelak, helmugatik kilometro batera zela harrapatu duen arte.

Azkenean, esprint luze baten ostean, Persicok bere abiadura baliatu du etapa bereganatzeko.

Gauzak horrela, azken etapan ezustekorik ezean, Annemiek Van Vleuten txirrindulariak garaipena lortuko du emakumezkoen Vueltan, 2021ean lortu zuen titulua, Elisa Longo eta Demi Vollering Madrilgo podiumean lagun dituela.

4. etapako sailkapena:

1 - PERSICO Silvia (Valcar) 4:11:01

2 - VOLLERING Demi (SD Worx) d.b.

3 - LONGO BORGHINI Elisa (Trek – Segafredo) d.b.

4 - KOPECKY Lotte (SD Worx) d.b.

5 - LIPPERT Liane (DSM) d.b.

6 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) d.b.

7 - LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) d.b.

8 - KOSTER Anouska (Jumbo-Visma) +0:06

9 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) +0:11

10 - GARCÍA Mavi (UAE) +0:13

 

Sailkapen nagusia:

1 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) 10:00:02

2 - LONGO BORGHINI Elisa (Trek – Segafredo) +1:51

3 - VOLLERING Demi (SD Worx) +2:18

4 - LIPPERT Liane (DSM) +2:41

5 - LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) +2:50

6 - SANTESTEBAN Ane (BikeExchange) +3:03

7 - SHACKLEY Anna (SD Worx) +3:14

8 - LABOUS Juliette (DSM) +3:35

9 - CHABBEY Elise (Canyon) +3:36

10 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) +3:45