Itxi

Txirrindularitza

EMILIAKO GIROA

Enric Masek eta Elisa Longo Borghinik irabazi dute Emiliako Giroa

AGENTZIAK | EITB Media

Movistarreko eta Trekeko txirrindulariak nagusi izan dira bi bukaera zirraragarrietan gizonezkoen zein emakumezkoen lasterketan.

  • Elisa Longo Borghini

    Elisa Longo Borghinik Paris Roubaix irabazi zueneko artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Enric Mas eta Elisa Longo Borghini gailendu dira gaur, urriak 1, jokatu den Emiliako Giroan. Movistarreko espainiarra eta Trekeko italiarra izan dira azkarrenak emozioz beteriko bi bukaeretan.

Gizonezkoen proban Masek Tadej Pogacar mendean hartu du azken kilometroetan izandako buruz burukoan. Movistarrek eta UAE Emiratesek lasterketa kontrolpean izan dute ia uneoro eta euren liderrek erantzun egin dute.

Bien arteko lehia nabarmena izan da azken 10 kilometroetan. Elkarri erasoka aritu dira biak eta amaierako 2 kilometroak iritsi arte ez da mugimendu erabakigarria heldu. Espainiarrrak esloveniarra muturrera arte eraman eta atzean utzi du. Pogacarren ahalegina ez da nahikoa izan, eta bigarren postuaren lehian Pozzovivo mendean hartu ostean, bigarren izan da. Pozzovivo italiarra hirugarren izan da eta Valverde, bere azken aurreko lasterketan, laugarren postuan helmugaratu da.

Emakumezkoen lasterketan Elisa Longo Borghini italiarra izan da garailea San Lucako helmugan. Trekeko txirrindulariak esprintean eskuratu du 89,7 kilometroko ibilbidea izan duen proba. Borghinik Veronica Ewers estatubatuarra (bigarren) eta Sofia Bertizzolo italiarra (hirugarren) gainditu ditu esprintean.

Gaurkoarekin Borghinik 101 eguneko garaipen lehorteari bukaera eman dio eta Mavi García espainiarra ordezkatu du Emiliako Giroko garaileen zerrendan.

GIZONEZKOEN SAILKAPENA:

1 - MAS Enric  (Movistar Team)  4:55:31

2 - POGACAR Tadej (UAE Team Emirates) +0:11

3 - POZZOVIVO Domenico (Intermarché - Wanty) +0:14

4 - VALVERDE Alejandro  (Movistar Team) +0:26

5 -  URÁN Rigoberto (EF Education-EasyPost) +0:31

 

CLASIFICACIÓN FEMENINA:

1 - LONGO BORGHINI Elisa  (Trek - Segafredo) 2:11:53

2 -  EWERS Veronica  (EF Education) +0:03

3 -  BERTIZZOLO Sofia  (UAE Team ADQ) +0:08

4 - SIERRA Arlenis  (Movistar Team) +0:09

5 - KASTELIJN Yara (Plantur-Pura) +d. b.