Itxi

Txirrindularitza

2023ra arte

Peio Goikoetxeak urtebeterako berritu du Euskaltelekin

AGENTZIAK |EITB MEDIA

Ermuakoa Euskaltelen dabil 2018an taldea txirrindularitza profesionalera itzuli zenetik.

  • Peio Goikoetxea

    Peio Goikoetxea. EITBren bideo batetik hartutak oirudia

Euskaltel Euskadik beste urtebeterako berritu dio kontratua Peio Goikoetxea txirrindulari bizkaitarrari, eta seigarren denboraldia beteko du UCI ProTeameko euskal taldean, nazioarteko txirrindularitzako bigarren mailan.

Goikoetxea (1992, Ermua) talde laranjan aritu da Euskaltel 2018an txirrindularitza profesionalera itzuli zenetik, Txomin Juaristi, Ibai Azurmendi eta Gotzon Martin bezala.

2022 honetan, Goikoetxeak 43 lehiaketa egun egin ditu, 6 itzuli eta 10 klasikorekin. Azkena, Japan Cup txapelketa izan da, igande honetan jokatu zena.