Txirrindularitza
Ekainaren 9tik 17ra
Larunbat honetan hasiko da Suitzako Tourra
Erredakzioa
Euskaltel-Euskadiren taldea Igor Anton, Mikel Nieve, Ruben Perez, Mikel Astarloza, Gorka Izagirre, Pablo Urtasun, Ivan Velasco eta Romain Sicard txirrindulariek osatzen dute.
-
Mikel Nieve, Giroan. Argazkia: EFE
Euskaltel-Euskadik ekainaren 9tik 17ra jokatuko den Suitzako Tourrean hartuko du parte (zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en, arratsaldero 15:45etik aurrera). Aurtengo edizioan erlojupeko bi gainditu beharko ditu tropelak, 7,3 kilometroko atarikoa eta 34,3 kilometroko saio luzea. Gainan hiru amaiera biltzen ditu, horietatik bat maila berezikoa.
Euskaltel Euskadik talde sendoa darama: Igor Anton, Mikel Nieve, Ruben Perez, Mikel Astarloza, Gorka Izagirre, Pablo Urtasun, Ivan Velasco eta Romain Sicard.