Itxi

Txirrindularitza

USADAri erantzun dio

Lance Armstrong: 'Ez naiz inoiz dopatu'

Erredakzioa

"Gorrotoak eragindako salaketa horiek ez dute oinarririk. Anonimatuaren eta immunitatearen truke erositako testigantzak dira", adierazi du txirrindulari estatubaturrak.

  • Lance Armstrongen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Lance Armstrongen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

"USADAk, zergadunek finantzatutako erakunde batek, publiko egin nahi dituen salaketak gezur hutsak dira. Helburua irabazitako Tourrak kentzea eta nire kirol ibilbidea suntsitzea da", idatzi du Lance Armstrongek bere blogean.

"Bi urteko ikerketaren ondoren, kargu horiek aintzat ez hartzea erabaki zuen Justizia Sailak. Gorrotoak eragindako salaketa horiek ez dute oinarririk. Anonimatuaren eta immunitatearen truke erositako testigantzak dira", adierazi du estatubaturrak.

"Ez naiz inoiz dopatu, eta 25 urte daramatzat goi mailako kirolean. Nire errendimendua ez da handitu eta 500 azterketa baino gehiago gainditu ditut. Horrek guztiak agerian uzten ditu USADAren (AEBetako Dopinaren Aurkako Agentzia) partzialtasuna eta mendeku nahia", gaineratu du Armstrongek.