Txirrindularitza
Espainiako Txapelketa
Gizonezkoen elojupekoaren ordua da
Erredakzioa
Jonathan Castroviejo (Movistar) da aukera gehien dituen euskalduna, Elite eta Elite-UCIko lehenengo proban.
-
Jonathan Castroviejo.
Elite eta Elite-UCI mailetako gizonak 11:00etan estreinatuko dira Espainiako Txirrindularitza Txapelketan, 42,3 kilometroko erlojupekoan. Hor egongo dira Jonathan Castroviejo (Movistar) eta Adrian Saez de Arregi (Euskaltel-Euskadi).
Arratsaldean, 23 urtez azpiko gizonek iraunpeko lasterketa korrituko dute, Bejarren (Salamanca). Igandean Elite eta Elite-UCI gizonen iraupeneko lasterketa izango da; esprintean bukatzea espero dute. Tropeleko txirrindulari garrantzitsuenek ez parte hartzea erabaki dute. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi), Joaquim Rodríguez (Katusha) eta Alejandro Valverde (Movistar) ez dira Salamancako irteeran egongo.
Atzo, Leire Olaberria (Debabarrena) hamargarren sailkatu zen, Anna Sanchis (Bizkaia-Durango) baino 3:21 beranduago.
Ostirala 22
Erlojupekoa, Elite eta Elite-UCI Gizonak (42,3 km)
Iraupeneko lasterketa, 23 urtez azpiko Gizonak (134,2 km)
Larunbata 23
Iraupeneko lasterketa, Elite Emakumeak (92,4 km)
Iraupeneko lasterketa, Elite Gizonak (139,2 km)
Igandea 24
Iraupeneko lasterketa, Elite-UCI Gizonak (197,9 km)