Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta

Emakumezkoen Vueltaren lehen edizioa Costa Blancatik abiatuko da

AGENCIAS | EITB MEDIA

Lasterketa maiatzaren 1etik 7ra lehiatuko da, eta 5 etapa izatetik 7 izatera pasatuko da. Oraindik ez dute ibilbidearen berri eman.

  • 2022ko Espainiako Vuelta

    2022ko Espainiako Vuelta. Artxiboko irudia: EFE

Emakumezkoen Espainiako Vueltaren lehen edizioa maiatzaren 1etik 7ra lehiatuko da, Costa Blancatik abiatuko da, eta otsailaren 28an aurkeztuko dute abiapuntu izango duen toki horretan bertan.

Hala, Emakumezkoen Frantziako Tourra eta Italiako Giroa antolatzen dituen enpresak antolatuko du, Unipublic-ek, gizonezkoen lasterketaren arduradunak.

"Emakumezkoen Vuelta" (izen hori jarri diote) telebistaz jarraitu ahalko da, 5 etapa izatetik 7 izatera pasatuko da eta otsailaren 28an emango dute horren ibilbidearen berri.