Itxi

Txirrindularitza

Strade Bianche 2023

Volleringek irabazi du emakumezkoen Strade Bianche lasterketa Kopecky mendean hartuta azken metroetan

A. B. E. | EITB Media

Demi Volleringek bereganatu du garaipena. Herbeheretarrak Lotte Kopecky SD Workseko taldekidea hartu du mendean, bien arteko esprint estuan. Kristen Faulkner izan da hirugarren. Ane Santestebanek 14.postuan amaitu du.

  • Vollering

    Demi Vollering, 2023ko Strade Biancheko garaikurrarekin. Argazkia: @StradeBianche

Demi Vollering (SD Works) da emakumezkoen mailako 2023ko Strade Bianche lasterketako irabazlea. Larunbat honetan, martxoaren 4an, jokatutako lasterketan nagusi zan da Lotte Kopecky (SD Works) mendean hartu ostean azken metroetan.

Lasterketako lehen ihesaldia azkar sortu da, eta txirrindulari hauexek izan ditu protagonista: Silvia Zanardi (Bepink), Morgane Coston (Cofidis), Iurani Blanco (Laboral Kutxa-Fundación Euskadi) y Alessia Vigilia (Top Girls Fassa Bortolo). Tropelak, ordea, ez dio utzi taldeari abantaila gehiegi hartzen, eta harrapatu egin dituzte. Ondoren, Kristen Faulknerrek (Jayco AlUla) jo du erasoa, eta aurrera joan da Karlijn Swinkelsekin (Jumbo Visma) batera.

Helmugarako 31 kilometro falta zirenean Faulknerrek atzean uzti du Swinkels. Ia azkeneraino eutsi dio lasterketa buruari Faulknerrek, baina azken kilometroan sartu ostean harrapatu, eta atzean utzi dute Volleringek eta Kopeckyk.

Ondorioz, SD Workseko bi txirrindularien artean erabaki da irabazlea. Lehia estua izan dute biek ala biek, baina, azkenean, Vollering nagusitu da. Kopecky izan da bigarren, eta hirugarren postuan amaitu du Faulknerrek irabazlearekiko 18 segundora. Cecilie Uttrup Ludwig (FDJ - SUEZ) izan da laugarren eta Annemiek Van Vleuten (Movistar) bosgarren.

Ane Santesteban (Jayco AlUla) euskal txirrindulariak 14. postuan bukatu du proba, irabazlearekiko 2'43"ra.

Sailkapena:

1 - VOLLERING Demi (SD Worx) 3:50:35

2 - KOPECKY Lotte (SD Worx) d. b.

3 - FAULKNER Kristen (Jayco) + 0:18

4 - LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) + 2:01

5 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) d. b.

6 - PIETERSE Puck (Fenix) + 2:15

7 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) + 2:16

8 - LIPPERT Liane (Movistar) + 2:27

9 - MARKUS Riejanne (Jumbo) + 2:36

10 - GEORGI Pfeiffer (DSM) + 2:39