Itxi

Txirrindularitza

FLANDIAR ZEHAR

Vollering, erakustaldia eta garaipena Flandian Zehar klasikoan

SD Worx taldeko txirrindulari herbeheretarrak erasoa jo du 10 kilometro falta zirenean, eta lortu duen aldea erabakigarria izan da lasterketa irabazteko.

  • Vollering 2022ko Frantziako Tourrean. Argazkia: EFE

    Vollering 2022ko Frantziako Tourrean. Argazkia: EFE

Demi Vollering herbeheretarrak (SD Worx) irabazi du Flandian Zehar Belgikako klasikoaren seigarren edizioa. Waregemen hasi eta amaitu da, 114,9 kilometroko ibilbidearekin.

Volleringek, Strade Biancheko txapeldun berriak, erasora jo du Nokereko igoeran, helmugarako 10 kilometro falta zirenean, eta lortu duen aldea erabakigarria izan da. Izan ere, txirrindulari holandarrak jakin du atzetik zihoazen ziklisten bultzadari eusten.

Garaileak 2:53:03ko denboran osatu du lasterketa, 39,9 km/h-ko bataz besteko abiaduran. 38 segundora iritsi da Chiara Consonni (UAE) italiarra, tituluaren defendatzailea, eta hirugarren postua Marianne Vos (Jumbo Visma) holandarrak eskuratu du.

Top 10ean, eta ikuskizun nabarmenarekin, Movistarreko bi txirrindulari; Floortje Mackaij herbeheretarrak, seigarrena, eta Liane Lippert txapeldun alemaniarra.

Gogor ahalegindu ondoren, faboritoen taldeak Reusser suitzarra (Gante-Wevelgemeko irabazlea) eta Marianne Vos harrapatzea lortu du.

Hortik aurrera, erasoak hasi dira, Movistarreko txirrindulariak gogotsu baitzeuden. Baina gakoa Nokere igoeran iritsi da, helmugatik 10 kilometrora, 0,4ko kilometroko igoera % 5,2ko maldak zituela; bertan, Volleringek erasora jo zuen, eta ez dute harrapatu.

Garaipen garrantzitsua, bigarrena Volleringentzat denboraldian eta hamalaugarrena bere ibilbidean, non arrakasta nabarmenak dituen, hala nola, La Course By Tour, Lieja-Bastogne-Lieja edo Euskal Herriko Itzulia.