Itxi

Txirrindularitza

Boucles de la Mayenne 2023

Oier Lazkanok liderraren elastikoa jantzi du Boucles de la Mayenne lasterketako bigarren etapa irabazita

I. G. | EITB MEDIA

Lidertza kendu dio Ivo Oliveira portugaldarrari, eta 42 segundoko aldea ateratzen dio sailkapen nagusian.

  • Oier Lazkano

    Oier Lazkano. Artxiboko argazkia: EFE

Oier Lazkano (Movistar Team) gasteiztarra lider jarri da Boucles de la Mayenne lasterketan, maiatzaren 25etik 28ra bitartean lehiatzen ari dena, bigarren etapa irabazita. Meslay-du-Maineko helmugara Celestin Guillon (Van Rysel - Roubaix Lille Métropole) frantziarraren eta Jacob Hindsgaul (Uno-X Pro Cycling Team) danimarkarraren aurretik iritsi da.

Eguneko ihesaldiaren bila abiatu da bera bakarrik, eta atzean utzi ditu etapa amaitzeko 10 kilometro falta zirenean. Hortik aurrera inor ez da gai izan erritmoa jarraitzeko eta garaipena lehiatzeko.

Lazkano bakarrik iritsi da helmugara, minutu erdi pasatxoko aldearekin Guillon eta Hindsgaulekin. Horrenbestez, lidertza kendu dio Ivo Oliveira portugaldarrari, eta 42 segundoko aldea ateratzen dio sailkapen nagusian.

2. etapako sailkapena

1 - LAZKANO Oier (Movistar) 4:29:07

2 - GUILLON Celestin (Van Rysel) +0:31

3 - HINDSGAUL Jacob (Uno-X) +0:32

4 - DEMARE Arnaud (Groupama) +0:41

5 - DUJARDIN Sandy (TotalEnergies) d. b.

6 - ZINGLE Axel (Cofidis) d. b.

7 - MENTEN Milan (Lotto) d. b.

8 - VENTURINI Clément (AG2R) d. b.

9 - BARRENETXEA Jon (Caja Rural) d. b.

10 - PEÑALVER Manuel (Burgos) d. b.

Clasificación general

1 - LAZKANO Oier (Movistar) 4:34:23

2 - OLIVEIRA Ivo (UAE) +0:42

3 - HINDSGAUL Jacob (Uno-X) +0:43

4 - ZINGLE Axel (Cofidis) +0:44

5 - COSNEFROY Benoit (AG2R) +0:45

6 - NORSGAARD Mathias (Movistar) +0:46

7 - GUILLON Celestin (Van Rysel) +0:48

8 - DEMARE Arnaud (Groupama) d. b.

9 - COSTIOU Ewen (Arkéa) +0:49

10 - VAN GESTEL Dries (TotalEnergies) d. b.