Itxi

Txirrindularitza

Boucles de la Mayenne

Demarek bere abiadura ezarri du esprintean; Lazkanok lider jarraitzen du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Azken etapa jardunaldia menditsua izango da, sei mendaterekin, baina horietako azkena helmugatik 30 kilometrora dago kokatuta.

  • Arnaud Demare

    Arnaud Demare. Artxiboko argazkia: EFE

Arnaud Demare (Groupama) frantziarrak irabazi du Boucles de la Mayenne lasterketako hirugarren etapa, Saint Berthevin eta Meslay du Maine artean korritu dena (181,3 kilometro).

Demare (Beauvais, 31 urte) izan da azkarrena esprint jendetsu batean. Frantziarrak helmugatik 200 metrora ekin dio esprintatzeari, eta Milan Menten (Lotto dstny) belgikarra eta Arvid De Kleijn (Tudor) herbeheretarra gailendu ditu.

Bere aldetik, Oier Lakzano arabarrak liderraren elastikoari eutsi dio lasterketa amaitzeko etapa bakar baten faltan. Une honetan 38 segundoko aldea dauka Demare esprinterrarekiko eta 40 segundokoa Ivo Oliveira portugaldarrarekiko (UAE Emirates).

Igande honetan, Montsûrs eta Laval arteko 167 kilometroko ibilbidea izango duen laugarren eta azken etapa jokatuko da. Jardunaldi menditsua izango da, eta txirrindulariek sei mendate igo beharko dituzte guztira (2. mailako lau eta 1. mailako bi), azkena (2. mailako Cote de la Damberie) helmugatik 30 kilometrora egongo da kokatuta.

ETAPAKO SAILKAPENA

1 - DÉMARE Arnaud (Groupama) 4:05:42

2 - MENTEN Milan (Lotto) d.b.

3 - DE KLEIJN Arvid (Tudor) d.b.

4 - GUDMESTAD Tord (Uno-X) d.b.

5 - MALUCELLI Matteo (Bingoal) d.b.

6 - TESSON Jason (TotalEnergies) d.b.

7 - ZINGLE Axel (Cofidis) d.b.

8 - VAN GESTEL Dries (TotalEnergies) d.b.

9 - PEÑALVER Manuel (Burgos-BH) d.b.

10 - VENTURINI Clément (AG2R) d.b.

SAILKAPEN OROKORRA

1 - LAZKANO Oier (Movistar) 8:40:05

2 - DÉMARE Arnaud (Groupama) +0:38

3 - OLIVEIRA Ivo (UAE) +0:40

4 - ZINGLE Axel (Cofidis) +0:41

5 - MENTEN Milan (Lotto) +0:43

6 - HINDSGAUL Jacob (Uno-X) d.b.

7 - DUJARDIN Sandy (TotalEnergies) +0:45

8 - COSNEFROY Benoît (AG2R) d.b.

9 - GUILLON Célestin (Van Rysel) +0:48

10 - COSTIOU Ewen (Arkéa) +0:49