Itxi

Txirrindularitza

Abuztuaren 6an

Eneco Tourrean itzuliko dela baieztatu du Contadorrek

Erredakzioa

Dopatu izanagatik zigorra bete ondoren, lehiaketara itzultzeko "irrikitan" dagoela aitortu du Madrilgo txirrindulariak.

  • Alberto Contador. Argazkia: EFE

    Alberto Contador. Argazkia: EFE

Alberto Contadorrek Eneco Tour proban itzuliko dela baieztatu berri du. Dopatzeagatik zigorra bete eta gero, abuztuaren 6an ekingo dio madrildarrak berriro lehiaketari, Waalwijken (Holanda). Ondoren, Iruñean hasiko den Vueltan hartuko du parte.

"Eneco Tour proba berezia izango da niretzat. Alde batetik, itzultzeko irrikitan nagoelako eta bestetik proba txirrindularitza asko maite duten bi herrialdeetan (Belgikan eta Herbeheretan) korritzen delako", adierazi du Contadorrek Eneco Tourreko webgunean.