Itxi

Txirrindularitza

117. edizioa

Riley Sheehanek irabazi du Paris-Tours 2023

EITB MEDIA

Israel Premier Tech taldeko estatubatuarrak irabazi du Paris-Tours klasikoa esprintean, Lewis Askey britainiarra eta Tobias Johannessen norvegiarra gaindituta.

2:08
Riley Sheehan

Riley Sheehan (Israel-Premier Tech) txirrindulariak irabazi da igande honetan Paris-Tours klasikoa, lasterketaren 117. edizioko esprint masiboan bere abiadura gailenduta.

23 urteko txirrindulariak 4 ordu, 39 minutu eta 6 segundoko denboran egin ditu Chartres eta Tours arteko 213,5 kilometroak, eta Lewys Askey britaniarraren (Trek-Segafredo) eta Tobias Johannessen (Uno-X Pro Cycling) norvegiarraren aurretik iritsi da helmugara.

Bestalde, gaurko klasikoa txirrindulari handi baten azken lasterketa izan da; AG2R taldeko Greg Van Avermaetek, 2016ko txapeldun olinpiar txapelduna bera, Toursen bertan utzi du txirrindularitza profesionala. Hain zuzen ere, belgikarrak badu proba hau palmaresean, 2011n garaipena eskuratu baitzuen.

Sailkapena

1 - SHEEHAN Riley (Israel) 4:39:05

2 - ASKEY Lewis (Groupama) d.b.

3 - JOHANNESSEN Tobias Halland (Uno) d.b.

4 - DELBOVE Joris (St Michel) d.b.

5 - LE GAC Olivier (Groupama) +0:07

6 - LAPORTE Christophe (Jumbo) +0:09

7 - VAN ASBROECK Tom (Israel) d.b.

8 - DÉMARE Arnaud (Arkéa) d.b.

9 - THEUNS Edward (Lidl) d.b.

10 - PENHOËT Paul (Groupama) d.b.