Itxi

Txirrindularitza

Eneco Tour

Theo Bosek hirugarren etapa irabazi du

Erredakzioa

Rabobank taldeko esprinterrak John Degenkolb eta Heinrich Haussler gainditu ditu. Jens Keukeleire (Orica-Greenedge) belgikarrak lidergoan jarraitzen du.

  • Tropela. Argazkia: EFE

    Tropela. Argazkia: EFE

Rabobank taldeko Theo Bosek Eneco Tourreko hirugarren etapa irabazi du, esprintean John Degenkolb (Argos-Shimano) eta Heinrich Haussler (Garmin) gaindituta. Jens Keukeleire (Orica-Greenedge) belgikarrak sailkapen nagusiko lehenengo postuan jarraitzen du.

Etapako azkenengo kilometroetan Rabobank taldeak lan bikaina egin du, eta Theo Bosek esprintean garaipen ederra lortu du. Fran Ventoso espainiarra garaipena lortzeko borrokan izan da, baina Movistar taldeko esprinterra seigarrena izan da. Marcel Kittel alemanirrak bizikletan arazo mekanikoak izan ditu, eta Argos-Shimano taldeko liderra garaipenaren lehiatik at gelditu da.

- Hirugarren etapako sailkapena:

1. Theo Bos (NED/Rabobank) 04:14:49
2. John Degenkolb (AUS/Argos Shimano) d.b.
3. Heinrich Haussler (GER/Garmin) d.b.
4. Michal Kwiatkowski (POL/Omega Pharma) d.b.
5. Manuel Belletti (ITA/AG2R) d.b.
6. Fran Ventoso (ESP/Movistar) d.b.
7. Alessandro Petacchi (ITA/Lampre) d.b.
8. Michael Van Staeyen (BEL/Topsort) d.b.
9. Alexander Kristoff (NOR/Katusha) d.b.
.10. Jacopo Guarnieri (ITA/Liquigas) d.b.

- Sailkapen nagusia:

1. Jens Keukeleire (BEL/Orica) 5h 59:37
2. Sebastian Langeveld (NED/Orica) d.b.
3. Svein Tuft (CAN/Orica) d.b.
4. Luke Drubridge (AUS/Orica) d.b.
5. Jens Mouris (NED/Orica) d.b.
6. Michal Kwiatkowski (POL/Omega) + 01
7. Sylvain Chavanel (FRA/Omega) d.b.
8. Niki Terpstra (NED/Omega) d.b.
9. Tom Boonen (BEL/Omega) d.b.
.10. Dries Devenyns (BEL/Omega) d.b.