Itxi

Txirrindularitza

Donostiako Klasikoa

Luis Leon Sanchezek bigarrenez irabazi du Donostiako Klasikoa

Erredakzioa

Rabobank taldeko murtziarrak eraso bikaina jo du helmugatik 9 kilometrora, eta Donostian garaipena eskuratu du. Tropela 7 segundora iritsi da, eta Simon Gerrans esprintean azkarrena izan da.

04:08
Luis Leon Sanchezek Donostian garaipen aparta lortu du

Rabobank taldeko Luis Leon Sanchez murtziarrak bigarrenez irabazi du Donostiako Klasikoa. Helmugatik 10 kilometrora eraso gogorra jo du espainiarrak, eta Donostiako lasterketa ospetsua bereganatu du. Luis Leon Sanchezek 2010. urtean ere Donostiako Klasikoan garaipena lortu zuen.

Murtziako txirrindulariak lasterketa ederki irakurri du, eta helmugatik 10 kilometrora, zalantza une batean, eraso gogorra jo du. Luis Leon Sanchezek 5-6 segundoko alde polita lortu du, eta pixkanaka helmugara hurbiltzen hasi da. Atzean, ez dira haien artean konpondu eta Rabobank taldeko espainiarrak garaipen ikusgarria eskuratu du. Joaquim Rodriguezek (Katusha) eta Alejandro Valverdek (Movistar) aurrera egiteko saiakerak egin dituzte, baina faboritoek soilik bigarren postua lortzkeo borrokatu ahal izan dute.

Tropela 7 helmugara segundora iritsi da, eta Simon Gerrans australiarrak Gianni Meersman (Lotto-Belisol) aise gainditu du esprintean. Christophe Le Mevel (Garmin-Sharp) laugarren izan da, eta Bauke Mollema (Rabobank) bosgarren. Igor Anton euskal txirrindularirik onena izan da, Galdakaokoak 11. postua lortu baitu.

Gorka Izagirre Ormaiztegiko txirrindulariak, Vallsekin, Henaorekin eta Majkarekin batera ihesaldi ona hartu du, baina Euskaltel-Euskadiko taldekoak ezin izan dio Arkaleko aldapetan iheskideen erritmoari eusti.

Sailkapena:

1. Luis Leon Sanchez (Rabobank) 5:55:34
2. Simon Gerrans (Orica-Greenedge) + 7
3. Gianni Meersman (Lotto-Belisol) d.b.
4. Christophe Le Mevel (Garmin-Sharp) d.b.
5. Bauke Mollema (Rabobank) d.b.
6. Mauro Santambrogio (BMC) d.b.
7. Mads Christensen (Saxo Bank-Tinkoff) d.b.
8. Joaquim Rodríguez (Katusha) d.b.
9. Xavier Florencio (Katusha) d.b.
10. Diego Ulissi (Lampre-ISD) d.b.
11. Igor Anton (Euskaltel-Euskadi) d.b.
12. Andrew Talansky (Garmin-Sharp) d.b.
13. Greg Van Avermaet (BMC) d.b.
14. Haimar Zubeldia (RadioShack-Nissan) d.b.
15. Rafal Majka (Saxo Bank-Tinkoff) d.b.
16. Nicolas Roche (Ag2r) d.b.
17. Daniele Ratto (Liquigas-Cannondale) d.b.
18. Daniel Martin (Garmin-Sharp) d.b.
19. Rafael Valls (Vacansoleil-DCM) d.b.
20. Sergio Henao (Sky) d.b.
21. Jesús Hernández (Saxo Bank-Tinkoff) d.b.
22. Rigoberto Uran (Sky) d.b.
23. Dani Moreno (Katusha) d.b.
24. Richie Porte (Sky) d.b.
25. Cameron Meyer (Greenedge) d.b.
26. Alejandro Valverde (Movistar Team) d.b.
27. Robert Gesink (Rabobank) d.b.
28. Tiago Machado (RadioShack-Nissan) + 11
29. Jelle Vanendert (Lotto-Belisol) + 25
30. Cristian Salerno (Liquigas-Cannondale) + 35